BILBO. Urduñako Udalak hainbat hobekuntza egin ditu udan Arbietoko futbol zelaian. Zelaia aldatu da. Jarri den zelai mota Lezaman eta Zubietan bakarrik dago Euskal herria osoan. Azpimarratzekoa da FIFAren kalifikazio gorenena duela. 2.B mailako partidak ere jokatu daitezke bertan. Aldagelak berritu dira, ateak ordezkatu eta hormak zein xafla-lanak konpondu egin dira. Instalazio berri hauei esker, Euskal Herrian erreferente izango da Urduñako Arbietoko futbol zelaia.

Soropil berri horrek duen ezaugarrietako bat iraunkortasuna da, fibra bikoitzeko sistemari esker. Gainera, azalaren azpitik malgua eta elastikoa den geruza bat jarri da. Horri esker lurraren kontrako talkek eragindako traumatismoak eta lesioak murriztuko dira. Geruza hori, bestalde, oso eraginkorra da ura iragazteko orduan. Elurteen aurrean ere oso egokia da: gogorragoa denez azkarrago drainatzen du eta, ondorioz, elurra azkarrago kentzen da. Edozein kasutan ere, jokoaren abiadura ohikoa da.

Erreferente

Instalazio berri horri esker, Euskal Herrian erreferente izango da Urduña. Zelai mota hori Lezaman eta Zubietan bakarrik dago. Azpimarratzekoa da ere FC Barcelonaren La Masian ere badutela eta FIFAren kalifikazio gorenena duela. 2.B mailako partidak ere jokatu daitezke bertan.

Kirol anitzetarako pista

Horrez gain, Urduñako Udalak kirol anitzetarako jokalekua eraiki du udal bolatokitik gertu. Lau saski eta bi ate egongo dira bertan. Hezi batek inguratuko du gunea, baloiak kanpora atera ez daitezen eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Hirian dagoen mota horretako lehenengo pista da.