BILBO. "Santa Cruz-Galdakaoko jaiak'19" kartel-lehiaketan parte hartzeko epea abuztuaren 16an bukatuko da. Lanak Galdakaoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Kirol Sailean aurkeztuko dira, Torrezabal Kultur Etxean. Saria 1.000 eurokoa izango da nagusien kategorian. "Santa Cruz-Galdakaoko jaiak'19" irailaren 13tik 22ra ospatuko dira.

Lehiaketa honetarako onartu diran oinarrien arabera (hemen kontsultau leikezanak), egile bakotxak lan bi aurkeztu leiz, "Santa Cruz-Galdakao jaiak'19" gaiari lotuta. Askatasun osoa dago kolore eta teknika aldetik, baina neurria bakarra izan beharko dabe, 50 x 70 cm. (euskarri zurrunaren ganean muntatuta egon beharko dira).

Lanak leloa jarrita eta sinadura barik aurkeztuko dira. Egileraren datu personalak gutun-azal batean itxita emon beharko dira.

Kartelek nahitaez ondoko testua izan beharko dabe:

"GALDAKAOKO SANTAKURTZAK 2019. Irailak 13-22"

Era berean, lanak argitaratu bakoak izan behako dira, aurretik saritu bakoak eta beste lehiaketa edo txapelketa batean aldi berean aurkeztu ez diranak.

Sarietarako ondoko kopuruak ezarri dira (eskudirutan emondako sariei PFEZeko %19 deskontatuko jake):

Nagusien kategoria:

Lehenengo saria: 1.000 euro.

Bigarren saria: 400 euro.

Udalerriko lehenengo sailkatua: 400 euro.

Haur-gazte kategoria:

100 euroko balioa daukan bonoa, udalerriko dendetan gastatzeko, hiru kategoria honeetako irabazle bakotxeko:

2008 eta 2010 artean jaiotakoak, biak barne.

2004 eta 2007 artean jaiotakoak, biak barne.

2001 eta 2003 artean jaiotakoak, biak barne.

Lanak jendaurrean jarriko ahal izango dira ikusgai. Kartelaren exekuzio teknikoak aldaketarik behar izanez gero, Epaimahaiak inposatu ahal izango du aldaketa hori, aurretiaz egileari konsultatu eta beragaz lankidetzan jardunez.

Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira eta kartelak ustiatzeko eskubideak Udalari laga jakozala kontsideratuko da.