ARRATIA. Batzarrean hautagaitza bi aurkeztu ziren, eta hauek izan ziren buruak: Andere Ortuzar (EAJ-PNV) eta Saioa Elejabarrieta (EH Bildu). Biek lortu zituzten 10 boto; hala ere, Arratiako Udalen Mankomunitatearen Estatutuen 8. artikulua aplikatu zen, izan ere, horren arabera, hautaketea botanizo idatzi eta isilpeko bakar baten bidez egingo da, eta boto kopuru handiena lortzen duen kidea izango da Lehendakaria.

Boto bardinketea badago ?hauxe gertatu zen?, mankomunatutako udalerrien multzoan boto kopuru handiena lortu dauen alderdi politikoaren edo hauteskunde talde edo koalizioaren ordezkaria izendatuko dute lehendakari. EAJ-PNV denez udalerrien multzoan boto gehien jaso dituen alderdia (3.703 boto eduki ditu), Andere Ortuzar aukeratu zuten lehendakari.

Ezkonduta dago eta seme bi dauzka. Andere Ortuzar Uribek ezagutza handia dauka udal politikagintzan; izan ere, 16 urtez izan da Igorreko Udaleko zinegotzi, eta horietako zortzitan Gizarte Ekintza eta Kultura arloetako gobernu taldearen barruan egon da. Azken legegintzaldian EAJ-PNVren udal taldearen bozeroalea izan da.

Arratiako Udalen Mankomunitatea Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanurik osotzen dabe; gutxi gorabehera 206,70 km2-ko azalera dauka, eta 13.500 biztanle daukaz.