BILBO. Iraunkortasuna hobetzeko eta ingurunea berreskuratzen laguntzeko helburua duen Laboral Kutxa Bilbao Menditrailek berrikuntza nabarmena izan du aurten. Hori dela eta, proiektuarekin jarraituz, hobetzeko aukeratutako hurrengo berdegunea Etxebarriko Legizamon parkean dago, Tomás Meabe igerilekuetatik abiatuta.

Hauxe da Bilbo inguruko berdegunean zehar pasatzen den probaren inguruko lehen gizarte ekimena, eta aurrera begira indartzeko asmoa dago. Bizkaiko hiriburua inguratzen duten berdegune desberdinak hobetzeko ekimena finkatu nahi du ekimen honek.

Etxebarriko Udaletik adierazi dutenez “oso ekimen positiboa da” izan ere Nerbioi Ibaiaren ertzean paseatzen duten auzokideen ingurua hobetzen lagundu baitu. Bilboko Metroko 2.Lineako zubiaren ondoan, Bolueta eta Etxebarri bitartean, badago asisialdirako zonalde bat, gero eta gehiagotan espazio natural edo asialdirako zonalde gisa erabiltzen dena. Hau dela eta Tomas Meabe kalearen azpitik pasatzen den antzinako trenaren zubirantz doan bidea egokitu eta garbituko da , guztira 3 metroko zabalera duen bidea zabalduz. Beraz, udalak ingurumen arloko gizarte-ekimen hau baimendu du eta eskertu du Laboral Kutxa Bilbao Menditraileko antolatzaileek Bilbo inguruko berdegunearen inguru naturalak hobetzeko izan duten inplikazioa. Gizarte ekimen honen helburuetako bat mendi-proba bat izatea ere bada eta jende eta erakunde gehiago inplikatu nahi ditu naturguneak berreskuratzen eta gordetzen.

Bizkaiko mendi-lasterketen Ligako proba da hau, Laboral Kutxa Bilbao Menditrail proba hau, maiatzaren 5ean ospatu zen , Miribillan hasi eta Itsas Museoraino heldu zen. Bilbo inguruko berdegunean zehar antolatuta dagoen proba honek bi ibilbide ditu, 32 km-koa eta 22 km-koa biak Mendi-Trail modalitatekoak eta beste bi familiako Mendi Martxa modalitatekoak, 22 km-koa bata eta 11 km-koa bestea.