BILBO. Gaur hasi den Galdakaoko Erdi Aroko Azokak helburu solidarioa du. Azoka Agirre Lehendakariaren plazan ospatezen da eta jarduera desberdinak izango dira publiko guztientzat.

Estatuko alde guztietatik etorritako artikuluak salgai jarriko dira (artisautza eta gastronomia) Erdi Aroa gogora ekartzen digun itxura tradizionalarekin.Azoka zabalik egongo da maiatzaren 31tik hasita, ostirala, 16:00etan, ekainaren 2ra arte, igandea, 19:00etan. GBGEk 6 urte darama azoka hau antolatzen, proiektu sozialak iraunkortasunez aurrera eramateko dirua lortzeko helburuarekin.

Gainera, jarduera desberdinak egongo dira publiko guztientzat.

Asteburu osoan zehar, errementaritza erakusketa, herensuge eta tronuarekin, argazkiak ateratzeko eta, gainera, otzara-zozketa ere egongo da azoka produktuekin, larunbatean eta igandean.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea 160 boluntarioz osatutako elkartea da, besteak bete, herriko familia behartsuenei janaria banatzen diena, Galdakaoko gizarte-zerbitzuen (Galdakaoko udala) eta BAB (Bizkaiko Elikagaien Bankua) bezalako beste erakundeen laguntzaz. Gaur gaurkoz, hilero 400 pertsonari laguntza ematen die, antolaturik 3.200 elikagai eta premia biziko produktuak banatuz (garbitasuneko gauzak eta arropa)

Beste proiektu ezagunetako bat da Hozkailu Solidarioarena, eligaiak alferrik botatzearen aurka borrokatzeko ekimen aitzindaria. Ekimen hori Galdakaon hasi zen 2015eko apñirilaren 29an, GBGEren eta herriko udalaren arteko koordinazioaren emaitza gisa. Gaur gaurkoz, 24 Hozkailu daude estatu osoan banaturik.

Gainera, GBGE garapenerako lankidetza-lanak egiten ari da Mongolian, La Otra Mirada (Durangoko Elkarte Humanitarioa) eta Nomada Elkartea bezalako beste erakunde batzuekin elkarlanean, funtzio anitzeko adingabeentzako eguneko zentroa aurrera eramanez Ulaanbaatar-eko azken barruti pobreenean: Nalaikh.