Polizien arteko koordinazio-mekanismoak hobetzea eta herritarren segurtasunarekin lotutako baliabide teknikoak modernizatzea dira Sestaoko Udalaren erronka nagusiak. Horretarako, Udalak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko koordinazioa indartzeko bi lankidetza-hitzarmen sinatu ditu.

Lehenengo hitzarmenak lankidetza-moduak eta -prozedurak arautzen ditu Ertzaintzaren eta Sestaoko Udaltzaingoaren artean, udalerriko polizia-baliabide eskuragarriak optimizatzeko, informazioa hobe trukatzeko, bikoizketak saihesteko eta erantzun eraginkorra emateko herritarren segurtasun publikoaren beharren gaian.

Bigarren hitzarmenari esker, Sestaoko Udaltzaingoa Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Tetra Enbor Sarea irrati-komunikazioen sarean txertatuko da. Sare profesional segurua da, eta berariaz erabiltzen da segurtasun- eta larrialdi-zerbitzuetarako. Hala, polizia-kidegoen arteko komunikazioa hobetuko da eta gaitasun operatiboa areagotu ere bai egoerek komunikazioen azkartasuna, koordinazioa eta segurtasuna eskatzen dutenean.

Adierazpenak

Sestaoko alkate den Sestao, Gorka Álvarezek azpimarratu du “herritarren segurtasunak gertutasuna eskatzen duela, baina, aldi berean, koordinazioa baliabide teknikoak eta erantzuteko gaitasuna”. Ildo horri jarraikiz, aipatu du “hitzarmen hauek tarteko, urrats garrantzitsua egingo dugula Sestaoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hobe konektatuta lan egiteko kanal seguruei eta prozedura partekatuei esker”.

Álvarezek nabarmendu du neurri hori udal-gobernuaren borondatean kokatzen dela erakundea eta Udaltzaingoaren baliabideak modernizatzen jarraitzeko. “Gure helburua argia da: herritarrei zerbitzu publiko eraginkorragoa, modernoagoa eta hobe prestatutakoa ematea. Segurtasuna ez da kaleetan presentziarekin hobetzen bakarrik. Hori oinarrizkoa izan arren, plangintza,erakundeen kooperazioa eta tresna egokiak ere ezinbestekoak dira azkar jarduteko, beharrezkoa denean”, baietsi du.

Bestalde, Fran Rodríguez Herritarren Segurtasuneko zinegotziak balorazio positiboa egin du bi hitzarmenak sinatzearen harira, bere ustez, “Udaltzaingoaren eguneroko lana indar baitaiteke eta Ertzaintzarekin koordinazio hobea izan ere bai Sestaoko herritarren zuzeneko onuran”.

Rodríguezek azaldu du “segurtasunaren arloan, informazioa, komunikazioa eta koordinazioa funtsezko elementuak direla”. Horregatik, gaineratu du “kanal seguruak eta partekatuak izateari esker, erantzuna arinagoa eta ordenatuagoa izan daitekeena intzidentziak, larrialdiak edo baterako jarduketak daudenean”.

Halaber, zinegotziak Sestaoko Udaltzaingoaren lana gailendu du “gertutik, udalerria ezagututa eta herritarrei zuzeneko arreta emanda”. Horrez gain, defendatu du hitzarmenek “eguneroko lana sendotzen dutela koordinazio- eta komunikazio-tresna hobeagoekin”.

Udalak gogorarazi du herritarren segurtasuna eskumen partekatua dela, eta erakundeek etengabe lankidetzan jardun behar dutela. Aurrekoaren harira, hitzarmen hauek sinatzeari esker, segurtasun publikoko euskal ereduaren barruan aurrerapauso berria eman da Sestaoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kooperazioan.

“Udaltzaingo hurbila, ikusgaia eta erabilgarria nahi dugu herritarrentzat, baina, aldi berean, Euskadiko koordinazio-sistemetan txertatuta dagoen Udaltzaingoa, gainerako segurtasun- eta larrialdi-kidegoekin eraginkortasunez jarduteko gai dena”, amaitu du esaten alkateak.