Asteazken honetan goizean, apirilaren 1ean, aurkeztu egin du Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren asteburuan ospatuko den eta txirrindulari zaleentzako tradizio bilakatu den Udaberri Klasikaren edizio berria. Ohi bezala elite, kadete eta junior mailako txirrindulariak hartuko dute parte.
Hala, beste urte batez, lehiaketak kirolaz gozatzeko ez ezik, parte hartuko duten gazteei babesa emateko aukera paregabea eskainiko du.
Amorebieta Txirrindulari Elkarteak antolatua eta Amorebieta-Etxanoko Udalak babestua, Udaberriko Klasika ezinbesteko hitzordua da txirrindularitza zaleentzat eta kirol honetan trebatu nahi duten gazteentzat ere.
"Udaberriko Klasika Amorebieta-Etxanoko kirol egutegiko hitzordu berezienetako bat da, eta herriak txirrindularitzarekin duen lotura estuaren erakusgarri. Urtez urte proba honek maila desberdinetako txirrindulariak batzeaz gain, gazteen ahalegina, diziplina eta kiroltasuna balioan jartzen ditu. Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditugu lasterketaren giroaz gozatzera eta parte-hartzaileei babesa ematera” – adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.
Lasterketak, ordutegiak eta modalitateak
Udaberriko klasika apirilaren 4an eta 5ean ospatuko da, kategoria eta ordutegi desberdinetan banatuuuta:
Apirilak 4, larunbata
- 10:00etan: Junior maila
- 16:00etan: Kadete maila
Apirilak 5, igandea
- 10:00etan: 23 urtez azpikoen kategoria
Trafiko mozketak eta murrizketak
Era berean, 2026eko Udaberriko Klasika dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak ibilgailuen zirkulazioari eta aparkatzeari dagokienez hartuko diren behin-behineko neurri hauen berri eman du.