Galdakaoko Juan Bautista Uriarte kalea Euskadi kalearekin eta Errekalde bidearekin elkartzen den tartean egiten ari diren ur-hornidura sarea berritzeko lanek eragina izango dute trafikoan datorren astelehenetik, martxoak 23, aurrera. Egun horretan hasiko dira fresaketa, asfaltatze eta margotze lanak.
Lan horiek beharrezkoak dira sarean egindako esku hartzearen ondoren zorua berritzeko. Martxoaren 30era arte luzatuko dira, eta 08:00etatik 17:00etara bitarte izango dira. Lanak faseka egingo dira, tarte bakoitzean errepideko errail bat landuz eta trafikoa bestetik mantenduz. Ibilgailuen pasabidea semaforoen bidez arautuko da, eta bidegurutzeetan seinaleztapen langileak egongo dira zirkulazioa errazteko.
Aurreikuspenen arabera, martxoaren 23an eta 24an, Juan Bautista Uriarte kalea Euskadi eta Zamakoa kaleekin gurutzatzen den tartean egingo dira lanak.
Ondoren, Zamakoa eta Bizkai kaleen arteko tartean izango da esku hartzea, martxoaren 25ean eta 26an.
Azkenik, lanak Bizkai kalea eta Errekalde bidearen arteko tartean egingo dira, martxoaren 27an eta 30ean, honekin aurreikusitako jarduera osatuz.
Garraio publikoan eragina
Martxoaren 25ean eta 26an, Zamakoa eta Bizkai kaleen artean egingo diren lanekin batera, tarte horretan dagoen autobusen geltokia aldi baterako itxita egongo da. Egun horietan, zerbitzua Juan Bautista Uriarte kaleko 23-27 zenbakien inguruan dagoen geltokian bateratuko de, aurreko fasean egin den moduan. Neurriak Galdabusaren 2. lineari, Bizkaibusen hainbat lineei eta beste toki batzuetako ikastetxeetara doazen autobusei eragingo die.
Udalak herritarren ulermena eskertzen du aldi baterako den eragozpen honen aurrean; udal instalazioen eta zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen jarraitzeko lanak behar bezala egiteko beharrezkoa da.