Korrikak 34 lekuko aldaketa egingo ditu Getxon
45 entitate eta eragile inguruk hartuko dute parte
Datorren ostegunean, martxoaren 19an, Atharratzen hasiko da Korrikaren 24. edizioa. Getxon aste bat geroago sartuko da, martxoaren 26an, eta udalerria zeharkatuko du 34 lekuko aldaketekin. Aurten udalerriko 45 entitatek eta eragilek (euskara, kultur, kirol, dantza, gizarte, gazte, enpresa, abesbatza, ikastetxe, alderdi politiko, familia elkarteak….) hartuko dute parte.
AEKk antolatuta, Euskal Herri osoko erakunde askoren laguntzarekin, tartean Getxoko Udalarena, aurtengo edizioak Euskara gara lelopean, 2.175 kilometro egingo ditu, gelditu gabe eta 3.436 lekuko hartzerekin, martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Amaia Aguirre alkateak nabarmendu duenez, “Getxoko Udalak berretsi egiten du euskararen sustapenarekin eta ikusgarritasun sozialarekin duen konpromisoa, bai eta hizkuntzaren eguneroko erabilera sustatzen duten eta bizitza publikoan euskararen presentzia indartzen duten ekimenak babestearen garrantzia ere. Era berean, Korrikan aktiboki parte hartzera animatzen ditut herritarrak, euskara bultzatzeko ahalegin kolektiboa sinbolizatzen duen ekimena baita".
Lasterketa Getxon
Lasterketa 11:00ak baino apur bat lehenago sartuko da udalerrian, Salsidu Etorbideko 65 zenbakitik, eta 11,5 kilometro egingo ditu, besteak beste, hurrengo tokietatik: Ollarretxe, Ormaza, Maidagan, Aingeru etorbidea, Bidezabal, Sarrikobaso, Algortako etorbidea, Telletxe, Salsidu, Iturgitxi, Makaleta etorbidea, Amaia, Kresaltzu, Ezekiel Agirre, Mesede, kale Nagusia eta Santa Eugenia. Romon, 2.168 aldaketan, Korrikak Irune Etxebarria Atxa getxotarra, euskaltzalea eta lehen ediziotik lasterketaren sustatzailea, omenduko du, 2025eko martxoan hil zena.
Temas
Más en Bizkaia
-
Durango calienta motores para una nueva cita de metal con Koba Live 2026
-
Urdaibai Bird Center celebra este domingo el Día Mundial de las Aves Migratorias
-
Casi la mitad de contribuyentes de Bizkaia ya ha presentado la declaración de Renta en 22 días de campaña
-
KOBA Live jaialdia maiatzaren 16an ospatuko da