Mungiako Udalak ostiral honetan, abenduaren 5ean, emango die hasiera Gabonei Matxin Plazan arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo den argien piztearekin. Hain berezia den garai honetaz gozatzeko, 'Gabonak biztu Mungian' izeneko programa prestatu egin du Udalak.

"Gabonak garai bereziak dira Mungian: gelditzeko, partekatzeko eta udalerria hurbiltasunetik eta ilusiotik bizitzeko gonbita egiten digu. Udaletik topaguneak, adin guztientzako jarduerak eta gure kaleak distiraraziko dituen giroa eskaini nahi ditugu. "Gabonak Biztu Mungian" ekimenarekin, Mungian pizten den alaitasuna piztea ere nahi dugu "adierazi du Alaitz Erkoreka Baraiazarra Mungiako alkateak.

Ospakizuna Gabonetako argiak piztuz hasiko da, ilusio, emozio eta topaketa komunitarioz beteriko egunari hasiera emango dion keinu sinbolikoa. Argiztapenaren ondoren, plaza bizitzaz betetako espazio bihurtuko da, Misterkul & Gorka Pérez DJen musikari eta energiari esker, photocall-az eta Salseoren animazioaz gain, arratsaldeari kolorea eta dinamismoa erantsiko dioten hainbat ezustekorekin batera.

Ekitaldiak goizaldeko 01:00ak arte iraungo du, eta, horri esker, familiek eta gazteek egun izugarriaz gozatzeko aukera izango dute ingurune seguru eta jai giroan. Proposamena askotariko entretenimendua eskaintzeko diseinatuta dago herritarren parte-hartzea lehenetsiz.

'Gabonak Biztu Mungian' programarekin, Udalak berretsi egiten du bizitza komunitarioa indartuko duten eta Gabonak modu partekatu, hurbil eta berezian bizitzen lagunduko duten topaguneak sortzeko konpromisoa.

Horrela, "guztioi Matxin Plazara hurbiltzeko deia egiten dizuegu, argien piztea bizitzera eta prestatu ditugun proposamenez gozatzera. Guztion artean Gabonak magikoak izatea lortuko dugu. Zuen zain egongo gara! "amaitu du alkateak.