Merktataritza bonuen kanpaina berri bat abiaraziko du Sestaok
Aurtengo Sestao Bonua kanpainak 50.000 euroko aurrekontua du, handiena programa abian jarri zenetik.
Aurreko edizioek izandako harrera bikaina kontuan izanda, Sestaoko Udalak indarrak batu ditu berriro ere Merkatarien Elkartearekin batera merkataritza-bonuen kanpaina berri bat martxan jartzeko. Guztira 10.000 bonu aterako dira, kanpainari atxiki zaizkion 80 establezimenduetan eskuratu ahal izango direnak. Kanpaina azaroaren 19tik abenduaren 9ra arte egongo da martxan.
Jesús Amenedo Merkataritzako zinegotziak azaldu duenez, programa honen helburu nagusiak dira herritarrek Sestaoko negozioetan kontsumitzea sustatzea eta Gabonetako kanpaina hasi aurreko aldian tokiko ekonomia suspertzen laguntzea."Sestaoko Udalak, berriz ere, bizilagun guztiak animatzen ditu tokiko saltokian erosteak eskaintzen duen arreta hurbila eta pertsonalizatua aprobetxatzera. Gainera, gogorarazi nahi dugu Sestaoko establezimenduetan kontsumitzen badugu, gure udalerriari bultzada bat ematen laguntzen dugula", adierazi du.
Gorka Álvarez alkateak, bestalde, azpimarratu du aurten " Sestao Bonua Programa abian jarri zenetik, inoizko bonu kopururik handiena aterako dugula, 10.000 guztira, hau da, iaz baino 2.000 bonu gehiago. Horretarako, Udalak 50.000 euro bideratuko ditu kanpaina horretara, datozen egunetan tokiko merkataritzan gutxienez 150.000 euroko eragin ekonomikoa izango dutenak".
Deskontua establezimenduan bertan egingo da, erosketa egin edo zerbitzua eman den une berean, eta 18 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu erabili ahal izango ditu establezimendu batean eginiko erosketa edo hartutako zerbitzu bakoitzarengatik. Bonuek 15 euroko balioa izango dute; beraz, eta Udalak 5 € jarriko ditu bakoitzean, eta kontsumitzaileak 10, eta hartara, % 33 aurreztuko du erosketa bakoitzean. Erosketaren zenbatekoa bonoaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da kanbiorik itzuliko eskudirutan.
Sestao Bonua aurkezteko prentsaurrekoa Teresa Ferreroren Estilistas ile-apaindegian egin da aurten, tokiko merkataritzari ikusgaitasuna emateko. Teresa Ferrerok, Merkatarien Elkartearen izenean, eskerrak eman dizkio Udalari ekimen honengatik, eta, aldi berean, gonbidapena egin die Sestaoko herritar guztiei, "gure saltokiez gozatzera etor daitezen". Bonuak duen garrantziari buruz galdetuta, hauxe adierazi du: "jendea urte osoan dago zain", "laguntza eta babes handia da", eta "herritarrak herrian kontsumitzera bultzatzen dituen pizgarria da".
Temas
Más en Bizkaia
-
Martxan da Enpresari programaren edizio berri bat
-
Kontrataziorako Dirulaguntzen programan parte hartzeko deialdia ireki du Bilbok
-
El complejo deportivo de Urbieta, en Igorre, crece con un área de calistenia y aparatos de ejercicios para personas mayores
-
La alcaldesa de Santurtzi cesa a su edil de Seguridad Ciudadana por “pérdida de confianza”