Síguenos en redes sociales:

Santurtzik begirale ikastaroa eskainiko die herriko gazteei

Egitasmoa 18 eta 30 urte bitarteko santurtziarrei dago zuzenduta eta izena emateko epea zabalik dago jada

Santurtzik begirale ikastaroa eskainiko die herriko gazteeiS. U.

Begirale izatea gazteentzako lan-irteera bat izan daiteke, baina lanpostu horretan fin aritzeko aurretiko formakuntza funtsezkoa da. Horren harira, Santurtziko Udalak begirale izateko prestakuntza eskainiko die 18 eta 30 urte bitarteko santurtziarrei, formakuntza funtsezkoa baita. “Gure helburua da gure gazteei prestakuntza emateko eta profesionalki zein pertsonalki hazteko programak eta tresnak ematea. Ikastaro hau doakoa izango da, eta aukera emango die hezitzaile-lanean aritu daitezen behar duten prestakuntza jasotzeko”, adierazi zuen Itziar Carrocera, Santurtziko Udalaren Kultura zinegotziak.

Horrela, Santurtziko Udalak eskainiko duen ikastaroa 18 eta 30 urte arteko santurtziarrei zuzenduta dago eta azaroaren 29an hasiko da.

Guztira, hamabi saio izango ditu datorren maiatzera arte. Horietatik bederatzi, Santurtzin bertan egingo dira, konkretuki, larunbatetan egingo dira 10.00etatik 18.30era herriko Casa Torre Jauregian. Gainerako hiru saioak, asteburu osokoak izango dira eta Zugaztietako aterpetxean antolatuko dira.

Honenbestez, gazteek jasoko duten formakuntza 150 ordukoa izango da eta balio izango zaie begirale izateko baldintza guztiak betetzeko. Ikastaro honen saioak euskaraz eskainiko dira.

Te puede interesar:

Hala eta guztiz ere kontutan izan behar da ikastaroa doakoa izan arren, beharrezkoa izango dela izena ematea parte hartzeko.

Zentzu honetan, izena emateko epea zabalik dago jada, eta azaroaren 16ra arte izena emateko aukera izango dute gazteek. Ikastaro honetan partaide izateko beharrezkoa izango da, alde batetik, 18 eta 30 urte bitartean izatea —2026an 18 urte beteko dutenek ere parte har dezakete—, eta Santurtzin erroldatuta egotea. Guztira, 25 plaza egongo dira ikastaroan parte hartzeko.