Mercadonak 101 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du eta 1.178 lanpostu sortu ditu Bizkaian lehen hamar urteetan
Horri esker, azken hamar urteetan, Mercadonako 125 langile baino gehiago erantzukizun handiagoko lanpostuetara igo dira Bizkaian, "konpainiak proiekzio profesionalaren eta barne-igoeren alde egin duen apustuaren adierazgarri"
Mercadona konpainiak hamargarren urteurrena ospatu du Bizkaian 101 milioi eurotik gorako inbertsio metatua eginda eta 17 denda irekita. Gainera, lurraldeko "enplegu eragile gisa duen rola" berretsi du, 2015eko urriaren 22an Barakaldoko Megapark merkataritza gunean lehen denda ireki zuenetik, kalitatezko 1.178 lanpostu egonkor sortu baititu lurraldean kontratu mugagabeen bidez.
Konpainiatik nabarmendu dutenez, arreta pertsonengan jarrita, Mercadonarentzat "funtsezkoa da talentua erakartzea, atxikitzea eta sustatzea", eta, horregatik, baliabide ekonomiko eta giza baliabide ugari inbertitzen ditu langileen prestakuntzan, plantillari etengabe ikasteko eta hobetzeko aukerak eskaintzeko.
Horri esker, azken hamar urteetan, Mercadonako 125 langile baino gehiago erantzukizun handiagoko lanpostuetara igo dira Bizkaian, "konpainiak proiekzio profesionalaren eta barne-igoeren alde egin duen apustuaren adierazgarri".
Bestalde, pertsonekiko konpromisoa eta haien garapena konpainiaren giza baliabideen ereduan ere islatzen da; eredu horrek, hain zuzen ere, familia eta lana uztartzea sustatzen du, hainbat neurriren bidez. Horrela, esate baterako, '5+2' lanaldia ezarri du, eta langileek astean bost egunetan lan egin eta bi atseden egun har ditzakete, goizeko eta arratsaldeko txanda finkoekin eta lanaldi zatiturik gabe.
Gainera, langile guztiek urtebeteko aurrerapenarekin ezagutzen dituzte egun libreak eta oporrak, eta hilaren 20an jasotzen dute hurrengo hilabeteko ordutegia, aurreikuspen handiagoarekin planifikatzeko aukera emateko. Bestalde, konpainiak urtean zortzi asteburu luze izateko aukera ematen du, elkarren segidako hiru atseden egunekin (larunbata, igandea eta astelehena). "Mercadonak azken hamarkadan Bizkaian aurrera egin duen guztia ezinezkoa izango zen bere plantilla osatzen duten 1.100 pertsona baino gehiagoren konpromiso eta dedikaziorik gabe: langileak dira gure arrakastaren benetako oinarria", ziurtatu du Etsain Garcia Mercadonako Euskadiko komunikazio arduradunak.
Temas
Más en Bizkaia
-
EUDEL y Emakunde presentan en Iurreta “Berdinsare(H)abian”
-
Los contribuyentes con causas abiertas por fraude fiscal mantendrán el aplazamiento de deudas en Bizkaia
-
Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak Amorebieta-Etxanora iritsiko dira lehen aldiz ostiralean
-
El instituto público de Durango renovará sus instalaciones en 2026 con una inversión de 1,25 millones de euros