Sestaoko Udalak birziklatzearen aldeko kanpaina berri bat jarri du martxan, 'Hartu kafe bat birziklatzearen truke!' lelopean. Hala, datorren asteazkenean, irailaren 24an, kafe bat eskainiko zaie informazio-puntura hurbiltzen diren pertsonei arreta eskainiz, etxeetan sortzen dituzten beirazko ontzien bilketa bereiziari buruz dituzten zalantzak argitzeko.
Informazio-puntua erakargarria da, eta 14:30etik 20:30era egongo da jendearen eskura, beirazko ontziak bereizteari buruz dituen zalantzak argitzeko.Ekimena gehiago eta hobeto birziklatzeko borondatearen barruan kokatzen da, baina, batez ere, gure udalerriko kaleetan kokatutako igluen bidez beira biltzean Sestaoko etxe guztiek duten parte-hartze ona eskertu nahi du.
Gogoratu behar da beirazko ontzien birziklapenean erreferente den Euskadik Donostia eta Bilbo dituela Estatu osoko hiru hiriburu birziklatzaileenen artean:
- 2023an, euskal herritar bakoitzak 28,2 kg beirazko ontzi inguru utzi zituen edukiontzi berdean, hau da, 97 ontzi pertsonako.
- Donostia eta Bilbo Estatuko hiribururik birziklatzaileenetako bi dira, 38,3 eta 26,2 kilogramo biztanleko, hurrenez hurren.
- Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziak 10 probintzia birziklatzaileenen artean daude, eta herritarrek edukiontzi berdeari egiten dioten ekarpena Estatuko batez bestekoa baino handiagoa da.
- Euskadin beirazko ontziak birziklatzeari esker, 36.603 t CO2 isurtzea saihestu zen, Bilbo eta Madril arteko distantzia 540.812 aldiz ibiltzean isuriko zen kopuruaren baliokidea.
Herritarren konpromisoaz gain, datu horiek Euskadin, oro har, eta Sestaon bereziki, birziklatze-kate osoak egindako ahaleginari esker lortu dira.