Mundaka prest dago abuztuan zehar herria bizitzaz betetzeko egitarau zabal eta askotarikoarekin. Horrela, arte erakusketak, kirol txapelketak, musika emanaldiak eta Euskal Jaia ere izango dira hilabete osoan zehar. 

Hilabete hasieran, izandako “Ruta del Arte” erakusketaren ondoren, bihar, abuztuak 8, arratsaldeko 20.00etan, Folklore nazioarteko jaialdiaren XXX. edizioa ospatuko da, herriko plazan kolore eta dantza ikusgarriekin, musika eta folklorea uztartuz. Larunbatean berriz, Bigarren Eskuko Merkatua ospatuko da 10.00etatik 19.00etara plazan eta bitartean ‘Musika eta Argi Gaua’ ekimena izango da 12.00etatik aurrera Laminen eta Atorren parkean. Bertan, beste behin ere gaualdi paregabea bizi izango da, ilargi betearen azpian, zuzeneko musika, herria eraldatzen duten argiak eta giro ahaztezinarekin.

Bestalde, kultur ekitaldien artean, Mundakako Kasinoan egongo den Sonia Ruedaren erakusketa nabarmentzen da, baita Izaskun Agirresaroberen ikuskizuna, biak abuztuaren 13an, eta 15ean Urdaibaiko Organoak zikloaren barnean kokatzen den kontzertua entzuteko aukera izango da Julie Dey sopranoa eta Élise Rollinen organo- jolearen eskutik.

Eta hilabetea amaitzeko, Euskal Jaia izango da abuztuaren 29tik 31ra. Bertan, abesbatza, marmitako txapelketa, pilota partiduak eta erromeriaz gozatzeko aukera egongo da.