Ia 1.500 euroko aurrezpen ekonomikoa ekarri dio energia-gastuan 2025eko martxotik maiatzera bitartean Barrikako Udalari autokontsumo fotovoltaikoaren proiektuak. Ekimen honi esker % 37ko murrizketa izan du Udalak denbora horretan.

Barrikako alkate Itziar Unibasoren arabera, “udal eraikinen kontsumo elektrikoa plaka fotovoltaikoak instalatu aurretik eta ondoren alderatzean, uste dugu instalazioak orain arte ondo funtzionatzen duela, baina ez dugu jakingo horrek zer inpaktu/onura erreal dakarren urte osoko datuak izan arte. Txosten hau plakak martxan jarri ziren egunaren (aurtengo martxoaren 6a) osteko lehen hiruhilekoari buruzkoa da, eta horrek egiaztatzen du Udal honek ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde egindako apustuak ere aurrezpen ekonomikoa dakarrela udalerriarentzat”.

Proiektuaren testuingurua

Udal-bulegoetan instalatutako eguzki-energia fotovoltaikoaren sistema 2025eko martxoaren 6an jarri zen martxan. Harrezkero, eraikin publikoen kontsumo elektrikoaren zati bat, hala nola udaletxearena, udal-brigadaren biltegiarena, udal-tabernarena, mediku-kontsultategiarena, Ander Deunaren lokalarena eta Emakumeen Hitza-ren lokalarena, energia garbi eta berriztagarriz estali da.

Ingurumen-inpaktua

Aurrezpen ekonomikoaz gain, eguzki-autokontsumoaren ondoriozko ingurumen-onurak nabarmenak dira:

  • Emisio kutsatzaileak murriztea, energia konbentzionalaren kontsumoaren zati bat eguzki-energiarekin ordeztean.
  • Eraginkortasun energetiko handiagoa, udal-kontsumoen kudeaketa eta monitorizaziohobeari esker.
  • Autosufizientzia energetikorantz aurrera egitea, kanpoko iturriekiko eta iturri fosilekiko mendekotasuna murriztuz.