Urtero bezala, gatazka-eremuetan bizi diren umeak denbora batez handik aldentzeko helburua duen 'Oporrak Bakean' elkartasun ekimenean parte hartzen duten haurrei harrera egin die Durangoko Udalak, osoko bilkuren aretoan. Aurten berrogei haur jasoko ditu Durangok, aurreko urtean baino zortzi gehiago. Durangoz gain, lurraldeko beste hainbat udalerrik hartuko dute parte programa honetan.

Durangoko alkate Mireia Elkoroiribek, alderdi politiko guztietako udal ordezkariekin batera, ongietorria eman die adingabeei, ekitaldi hurbil eta berezi batean, non elkarte antolatzaileetako kideak eta Euskadiko Saharako Ordezkaritzako ordezkariak ere izan diren.

Durangok urte asko darama ‘Oporrak Bakean’ programa garatzen, eta horren bidez saharako errefuxiatutako kanpamendetatik datozen haurrei Euskadin uda opor batzuez gozatzeko aukera eskaintzen zaie, ongizate baldintzetan. Haien egonaldian, arreta medikoa, elikadura orekatua eta hainbat asialdiko zein kultura jardueretan parte hartzen dute.

Programa Río de Oro eta Hamadako Izarrak elkarteen bidez koordinatzen da, eta Udalak lankidetza-hitzarmenak ditu bi elkarte horiekin. 2025eko udan, bi entitateek 40 haur ekartzea erraztu dute: 13 familiatan daude, 12 Río de Ororekin eta 15 Hamadako Izarrekin.

Programa Durangon sortu zen, Herria Auzo Elkartearen lanari esker, lehenengo saharaui haurrak ekartzen hasi zirenean. Horrek Río de Oro Elkartea sortu zuen. Urteetan, herritarren eta erakundeen parte-hartzearekin, herriko konpromisoa sendotu egin da.