Aurrera doa Amorebieta-Etxanoko Udala 2025 honetarako aurreikusita zeuzkan hobekuntza-lanekin. Astelehen honetan goizean, ekainaren 23an, Andapara kalean eta Ugarte bidean hasi ditu herritarren segurtasuna handitzeko eta aparkalekuen antolaketa hobetzeko obrak. Lan horiekin energia-kontsumo arduratsuago baterantz jo nahi du Udalak, baina lan horiek uda ostean garatzea aurreikusi dute, udalerriko beste hainbat puntuetan bezala LED argiak instalatuz.
Lehen fase honetan, zirkulazioaren noranzkoa aldatu eta aparkaleku berriak ezarriko dira. Berrantolaketa horren baitan, zirkulazioa noranzko bakarrekoa izatera pasako da eta zabor-edukiontziak ere birkokatuko dira, trafikoaren noranzko berrira egokitzeko; horri esker, udal-zerbitzuek bilketa azkarrago eta seguruago egin ahal izango dute.
Aipatu hobekuntzak egiteko margotze- eta seinaleztapen-lanak hiru bat egunetan amaitzea aurreikusten du Udalak. Lan horiek herritarrengan sor dirtzaketen eragozpenen aurrean, bizilagunen ulermena eta lankidetza eskatzen da.
Argiztapenean hobekuntzan, uda ostean
Gainera, udaren ostean, Udalak inguruko argiztapena hobetzea aurreikusten du, LED argiak instalatuz. Esku-hartze honen helburua da argiztapen erosotasuna handitzea, energia-kontsumoa murriztea eta bizilagunen eskaerei erantzutea, segurtasunaren eta jasangarritasunaren arloan.
Jarduera hauen bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak hiri-ingurunea hobetzeko, zornotzarren ongizatea bermatzeko eta ingurumena errespetuz eta modu eraginkorrean kudeatzeko duen konpromisoa berresten du.