Aurrera doa Amorebieta-Etxanoko Udala ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko daukan konpromiso irmoa zabaltzen. Herritarrei ondo birziklatzeari buruzko garrantzia azaltzeaz gain, udalerrian zehar birziklatzeko edukiontzi berriak jarri ditu joan den astean, hainbat tokitan banatuta. Organikoa, papera-kartoia, ontzi arinak eta errefusa bereiz daitezke.
Ekimen honen bidez, herritarrei hondakinak jatorrian bereizteko aukera erraztu nahi zaie, birziklapena sustatuz eta udalerriko birziklatze-tasa handituz.
Lehenengo edukiontziak Zelaietako haurrentzako jolasgunean eta Andra Mari kalean jarri dira, eta hurrengo egunetan ikastetxeetan eta jende asko ibiltzen edo egoten den beste gune batzuetan jarriko dira. Helburua da Amorebieta-Etxanon bizi diren edo bisitatzen duten guztiek ingurunea zaintzeko baliabide erraz eta erabilgarriak izatea da.
Jarritako edukiontzietan lau hondakin mota bereiz daitezke: organikoa, papera-kartoia, ontzi arinak eta errefusa. Bakoitza kolore ezberdineko estalkiekin identifikatuta dago, erabilera erraztuz eta eguneroko ohitura jasangarriak bultzatuz.
Ekimen hau udalerriko ikastetxeek Agenda Eskolarra 2030 programaren bidez proposatu eta bultzatu dute, hezkuntza komunitatearen konpromiso aktiboa erakutsiz ingurumenarekiko eta etorkizun jasangarri baten alde.
Udaletik herritar guztiei dei egiten zaie eguneroko keinu txikien bidez, hondakinen kudeaketa hobetzen eta ingurunea babesten laguntzera, denon artean etorkizun garbiago eta jasangarriago baterantz egiteko.