Durangoko Musika Eskolako obrek behin-behineko trafiko mozketak eragingo dituzte Montevideo etorbidean
Ekainaren 4an garajeetarako sarbidea mugatuta egongo da
Datorren asteazkenean, ekainaren 4an, Durangoko Montevideo etorbideak trafiko-mozketak jasango ditu Musika Eskola eraberritzeko obrak direla eta, zehazki Pablo Pedro Astarloa eta Arandoñotorre kaleen arteko zatian. Neurri hori beharrezkoa da lanen aurrerapena errazteko eta oinezkoen zein langileen segurtasuna bermatzeko.
Egun horretan, garajeetarako sarbidea mugatuta egongo da. Irteerak baimenduta egongo dira, baina sartzeko baimen berezia beharko da. Ekainaren 4an garajeetara sartu behar duten erabiltzaileek baimen aldez aurretik eskatu beharko dute hori, ekainaren 3a, asteartea baino lehen, ibilgailuaren matrikula helbide honetara bidaliz: mugikortasuna@durango.eus. Ibilgailuek sarbide mugatuko oinezkoentzako gune batetik igaro beharko dute, eta horretarako aurrez eskatutako baimena beharko da.
Era berean, garabia eta makineria muntatzeko maniobrak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da Montevideo etorbideko eraginpeko tartean eta Arandoñotorre kaleko lehen zatian aparkaleku guztiak libre uztea, ekainaren 3, asteartea, gaueko 22:00etatik aurrera.
Lan horiek Musika Eskolaren estalkia erabat berritzeko proiektuaren parte dira. Lanak urriaren 30ean hasi ziren eta zortzi hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da, ekainean amaitzeko asmoarekin. 1.001.880 euroko aurrekontua dute (BEZa barne), eta teilatuaren egurrezko egitura osoa ordeztea eta eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetuko duen plaka fotovoltaikoen sistema berri bat instalatzea jasotzen dute lanek.
Halaber, bigarren solairuko sabai guztiak berrituko dira, eta LED argiztapen sistema berri bat jarriko da, eraikin jasangarriago eta energetikoki eraginkorrago bat lortzeko helburuarekin.
Hirigintzako zinegotzi Sara Ocejak herritarren ulermena eta laguntza eskertu du jarduera horiek sor ditzaketen eragozpenengatik. Edozein zalantza izanez gero, Udalarekin harremanetan jar zaitezkete 946 03 00 00 telefono zenbakira deituz.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bizkaibus modificará las paradas de varias líneas por el cierre del túnel de Artxanda
-
"Las mujeres en Bizkaia" celebra su sexta edición para visibilizar su presencia en todas las áreas de la vida pública
-
Martxan da Bermeoko Tabernen Mozorro Txapelketaren edizio berria
-
Piden más recursos para frenar el aumento de la delincuencia en Portugalete