Augustin Zubikarai Ipuin rallyaren sariak banatu dira Ondarroan
Guztira 250 lan aurkeztu dira eta epamahiak 15 saritu ditu
Ondarroako Udalak Augustin Zubikarai ipuin rallyaren XIII. edizioa ospatu du aurten, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleen parte hartzearekin.
Bertan Zaldupe eskolak, Ondarroa BHI institutuak eta Zubi Zahar herri ikastolak rallyan parte hartu dute, eta guztira 250 lan aurkeztu dira lehiaketara. Leire Bilbao eta Ana Urkiza idazle ondarrutarrek osatutako epaimahaiak 15 lan saritu ditu.
Sari banaketa maiatzaren 23an izan zen eta dagoeneko irabazleek herriko dendetan gastatzeko opari-txartelak jaso dituzte.
Irabazleak:
LHko 5. eta 6. MAILAK:
- Ane eta Mikelen bihotz ona. Karle Solabarrieta Bonilla.
- Amona non zaude? Nahia Bikandi Osa eta Aiora Elustondo Bedialauneta.
- Herrian galduta. Eider Bedilauneta Arantzamendi.
- Adiskidetasuna. Jone Uranga Argoitia eta Laia Martinez Garate.
- Herriko superheroia. Maitane Azpiri Txoperena eta Nora Bilbao Añorga.
DBHko 1. eta 2. MAILAK:
- Errudun edo errugabe? Gorka Martinez de Azagra Martinez de Luko
- Izar iheskorrak. Arane gonzalez Atxurra
- Nor naiz? Garazi Perez Akarregi
- Gauaren mehatxuak. Eneko Andreu Pernas.
- Ate maltzurra. Ilazki Andonegi Rodriguez.
DBHko 3. eta 4. MAILAK:
- Familia apurtua. June Urresti Iglesias eta June Atxurra Badiola.
- Musikadun ametsa. Laia Itxaso Zubikarai.
- Ostadarra baino haratago. Mikel Martinez de Azagra Martinez de Luko.
- Basoa edo festa? Enara Horta Solabarrieta eta Ander Badiola Alcibar.
Temas
Más en Bizkaia
-
Unai Zuluaga, presidente del club de rugby de Igorre: "No ha habido ningún engaño, ni nadie del club se ha quedado con dinero"
-
Durango exhibe más de medio siglo después la ‘Desocupación espacial’ de Jorge Oteiza
-
Amorebieta-Etxano acoge un fin de semana de fútbol femenino veterano
-
El club de rugby de Igorre "afronta una grave crisis legal" por presuntos impagos en participaciones de lotería