Síguenos en redes sociales:

Asteazkenean irekiko da 'Oporretan jolas' ekintzetan izena emateko epea

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Martxan da Ermuko Udalaren Euskara sailak antolatutako 'Oporretan jolas' izeneko aisialdi jardueren programa. Datorren asteazkenean, maiatzaren 7an konkretuki, irekiko da ekintza horietan parte hartu nahi dutenentzako izen-emate epea. Jarduerak eskolako ikasturtea amaitu eta hurrengo lau astetarako antolatu egin ditu Ermuko Udalak.

Horrela bada, ekainaren 23an hasi eta uztailaren 18ra arte luzatuko da Lehen Hezkuntzako umeei zuzendutako aisialdi aukera hau. Tartean, umeek, adinaren arabera hainbat ekintza desberdinez gozatu ahalko dute, Kirola, Zirkua, Steam tailerrak eta ohiko aisialdiko ekintzak. Beraz, badago denon gustuak asetzerik.

Izen ematea Egoitza elektronikoan zein Abiapuntu bulegoan burutu beharko da, maiatzaren 7tik 14ra bitartean. Asteka emateko aukera zabalik dago. Umeko eta asteko 40 euroko matrikulazioa izango da eta , bi anaia-arreba apuntatuz gero edota familia ugaria diren kasuetan, berriz, umeko 30 euro. Iazko tasa berdinak, alegia. Ordainketa ondoko kontu korrontean burutuko da ES89 2095 0040 6091 1099 0751 eta ordain agiria eskabidearekin batera aurkeztu beharko da, lehen esan bezala, Egoitza elektronikoan zein Abiapuntu bulegoetan.

Ekintzok iazko tankerakoak izango dira anitzak, dibertigarriak eta hezigarriak.

Jarduerak 9:00etan hasiko dira eta 13:30ean amaituko. Aisialdiko ekintzetan salbu, horietan kanpo hainbat txango egingo baitituzte. Dena den egitarau zehatza behin matrikulazioa amaitu eta partaideen kopuru zehatzak ezagutzen direnean zabalduko da.