Doako Bermibusa abiarazteko lehen pausua eman du Udalak
Erabakia EH Bilduren eta Guzanen aldeko botoekin hartu da; EAJk aurka bozkatu du
EH Bilduren eta Guzanen aldeko botoek argi berdea eman diote asteazken honetan ospatutako ez ohiko osoko bilkuran Bermibusa arautzen duen ordenantza fiskala baliogabetzeari, zerbitzua doan eskaintzeko helburuarekin, EAJ-ren aurkako botoari aurre eginez.
Neurri honek udalerriko garraio-eredua eraldatzeko norabidean aurrerapauso garrantzitsua suposatzen du, bai ikuspegi sozialetik, bai ingurumenaren ikuspegitik.
Udalak argi adierazi du bizi-kalitatea hobetzea dela neurri honen oinarria. Irisgarritasuna eta jasangarritasuna izan dira erabakia hartzeko funtsezko irizpideak, eta helburua da herritar guztiek, egoera ekonomikoa edozein dela ere, garraio publikoa erabili ahal izatea. Udalaren ustez, ezinbestekoa da trantsizio ekologikorako urrats zehatzak ematea, eta Bermibusa doan eskaintzeak, gainera, herrigunetik autoaren erabilera murrizteko eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko bidea emango du. Horrez gain, herritarren kontzientzia piztea ere nahi du Udalak, herriko mugikortasunean ohiturak aldatuz eta garraio publikoaren erabilera lehenetsiz.
Administrazio-prozesuei dagokienez, ordenantza fiskalaren baliogabetzea behin-behinekoa da oraingoz, eta hurrengo 30 egun baliodunetan jendaurrean egongo da. Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza automatikoki baliogabetzat joko da behin betiko. Prozesu hau amaitu ondoren, Udalak Bermibusaren zerbitzua arautzeko ordenantza berri bat landuko du, zerbitzuaren funtzionamendua eta erabilera-baldintzak zehazteko. Udalaren asmoa da udarako zerbitzu hau doan eskaintzen hastea.
Temas
Más en Bizkaia
-
Arrigorriaga reconoce con una calle la memoria y la aportación de Enriqueta Hortalá
-
Mila Musika Haria zikloaren 16. aldiak bost kontzertu eskainiko ditu Bilbon
-
55 euros de alquiler mensual para jóvenes que quieran emanciparse en Bilbao
-
Del chacolín al txakoli, una exposición repasa la historia del vino vasco