Asteartean irekiko du Ermuak Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko borondatezko epea
Datorren asteartetik, apirilaren 30etik, maiatzaren 30era bitartean egongo da zabalik Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga (TMIZ) ordaintzeko borondatezko epea. Hala, udalerriko ibilgailuen erroldan dauden 8.268 ibilgailu motordunen jabeek hilabete bateko epea izango dute zerga ordaintzeko.
Ibilgailuen jabe diren 5.538 titularrek ordainagiria helbideratuta dute; beraz, %4ko hobari edo deskontua izango dute. Pertsona horiek maiatzaren 6an jasoko dute kargua bankuko kontuan.
Bestalde, ordainagiria helbideratuta ez duten ibilgailuen 2.730 titularrei gutun bat eta dagokion inprimakia bidaliko zaie etxera. Horrela, ordainketa 5 banketxe laguntzaileetako edozeinen leihatilan, kutxazainean edo webgunean egin ahal izango dute: Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa, BBVA eta Rural Kutxa. Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez ere ordain daiteke zerga, inprimakietan agertzen diren kodeak erabiliz. Borondatezko epea igarotakoan, maiatzaren 30etik aurrera, ordainagiriak betearazpen-bidez ordaintzea eskatuko da, eta hasierako errekargua %5ekoa izango da. Errekargu hori %20ra arte iritzi daitekeelarik.
TMIZ Udal-titulartasuneko zuzeneko zerga da, nahitaezkoa. Ermuaren kasuan, erakundeak kudeatzen duen zergarik garrantzitsuena da, bai eragiten dien pertsona-bolumenagatik, bai guztizko diru-kopuruagatik. Ekitaldi honetan 952.315,90 euro biltzea aurreikusten da.
Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da, edozein motatakoak eta kategoriatakoak direla ere. 9/2005 eta 7/1989 Foru Arauetan xedatutakoaren arabera aplikatzen da, eta Ermuko udalerrian aipatutako zergaren ordainarazpena arautzen du, udalerriko 3. Ordenantza Fiskalaren bidez.
Zerga-kuotak ondoren zehazturiko tarifa taulan jasota daude. Taulatan zehazten da ibilgailu bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua ondoren zehazten ditugun faktoreetako baten arabera: potentzia fiskala, plaza kopurua, zama eramateko gaitasuna edo zilindrada.