Erakusketa oroigarri batekin ospatuko du Karmelitak Amorebieta-Etxanok 75 urteurrena
1949tik aurrera ikastetxearen historian zehar izandako une esanguratsuen ibilbidea eskaintzen du
Joan den astetik eta apirilaren 30era arte ikusgai egongo da Zelaieta Zentroan '75 urte pertsonagintzan' erakusketa, Karmelitak Amorebieta-Etxanoren urteurrena ospatzeko.
Erakusketa hori hezkuntza komunitate honetako kide izan diren pertsona guztiei egindako omenaldia da, eta zornotzarren belaunaldien heziketa integralean ikastetxeak izan duen konpromisoaren erakusgarri da
Erakusketak 1949tik aurrera ikastetxearen historian zehar izandako une esanguratsuen ibilbidea eskaintzen du. Argazkien, objektu historikoen eta dokumentuen bidez ikastetxearen lehen urratsak, Karmelita Misionera Teresiar komunitatearen lana, ikastetxeko logotipoaren eta uniformearen bilakaera eta eraikinaren barne zein kanpo egituraren aldaketak nabarmentzen dira, betiere ikastetxearen hazkuntza eta garaian garaiko beharretarako egokitzapena islatuz.
Pertsonak ere balioan jartzen dira, besteak beste, mojak, ikasleak, irakasleak, ez-irakaskuntzako langileak eta familiak. Guztiek elkarrekin etengabeko hobekuntzaren aldeko hezkuntza-proiektu bat eraiki dute, eta arlo pedagogikoan kalitate-ziurtagiri ugari lortu dituzte.
Horrez gain, ikastetxearen nortasuna definitu duten oinarri pedagogikoak ere azpimarratzen dira. Garapen pertsonala eta balioetan oinarritutako hezkuntza, euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoa, berrikuntza metodologikoa, elkarbizitza, egonaldiak eta aisialdiko jarduerak dira ardatz nagusiak, eta horiekin batera beste hezkuntza komunitate batzuekin sarean lan egiteko gaitasuna ere nabarmentzen da.
Amorebieta-Etxanoko herritarrei erakusketa bisitatzeko gonbita luzatzen zaie, oroitzapenak biziberritu, istorioak ezagutu eta udalerriko parte diren bizipenak elkarbanatzeko aukera izan dezaten, baita Karmelitak Amorebieta-Etxanoren 75 urteak eskertzeko eta ospatzeko ere.
Temas
Más en Bizkaia
-
La ‘enfermera antivacunas’ fue ‘cazada’ por sus compañeros en Kabiezes
-
Voluntarios de Galdakao optan a tres premios por su labor en Valencia
-
Nahikari, joven con discapacidad intelectual: "He conseguido sacar dos oposiciones y voy camino de la tercera"
-
El Centro Social San Fausto lanzará el txupinazo de los Sanfaustos