1994tik gauzak asko aldatu dira. Gure errepideak. Azpiegiturak. Kaleak. Eraikuntzak. Eta horietan guztietan, BYCAMen arrastoa azpimarratzekoa da. Ordutik Bizkaian egin diren obra garrantzitsuenetan parte hartu du enpresa bizkaitarrak. Hala nola, Bilboko metroko bigarren, hirugarren eta bostgarren lineetan, Durangoko Tren Geltoki Nagusian, AHTko plataformen eraikuntza lanetan, Bizkaia Dorrearen berritzean… Baita ere errepide sare berriaren eraikuntzan eta mantenimenduan; Ermuko hegoaldeko saihesbidean, A-8 autobidean edota Artxandako tuneletan. Eta nola ez, hornidurako obra nagusietan eta portuetako eginkizunetan.

Baina ez dira bakarrik obra planifikatuak non BYCAMek bere gaitasuna erakusten duen, baizik eta larrialdi egoeratan bikain moldatzen den enpresa da. Ala, Zaldibarreko zabortegia irauli zenean, lehenengo momentutik bere baliabideak administrazioen esku utzi zituen, egunero hamazortzi hilabeteetan zehar lan eginez gauzak bere onera itzuli arte.

Zaldibarreko zabortegia irauli zenean, lehenengo momentutik bere baliabideak administrazioen esku utzi zituen. BYCAM

Enpresaren misioa eta ikuspegia zehazterakoan, bezeroarekiko konpromisoa hartzen dute aintzat. Eta jarduera aurrera eramateko ezinbestekoa eta lehentasunezkoa ikusten dute “gizarte konpromisoak gureak egitea. Berdintasunaren alde erabat konprometituak gaude. Gure lurra zaintzea da daukagun beste helburu nagusi bat, deskarbonizazio, jasangarritasun eta materialen berrrerabilpenekin, dena Grupo Moyuaren Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza (I+G+b) proiektuen babesarekin”, adierazten du Ekaitz Beitia BYCAMeko arduradunak.

BYCAMen zoriontzeko egunak dira. Orain gutxi 30 urte bete dituzte, hasiera apal batetik Bizkaiko erreferente izateraino. Enpresa modernoa da. Kualifikazio handiko profesionalen taldea sortu dute eta ondo dakite lortu duten lekura heltzea ez litzatekeela posible izango eratu duten lan-talderik gabe. Beitiaren ustez “gure langileak dira gure benetako arima, eta helburuak lortzen gauzatzen gaituztenak. Neska-mutil talde izugarria, enpresarekin erakusten duten konpromisuak adierazten duen bezala”.

BYCAMen hedapena ez da bakarrik eginkizunetara mugatzen, kudeatzaileak ere dira. BYCAM

Erantzukizuna eta konpromisoa

BYCAMek bezero publiko nahiz pribatuekin lan egiten du, bai eraikuntza berrietan zein gaur egun garrantzi haundiagoa hartzen ari duten errehabilitazioetan. Eta ardatz bietan, jarduerak ardura eta jasangarritasun ikuspegi batetik burutzea beharrezkoa ikusten du, gizartearen behar eta interesak errespetatuz. “30 urte bete ditugu eta beste hainbeste betetzeko prest gaude gure lurrarekin eta haren balioekin konprometituta", azaldu du Beitiak.

Kalitateak eta ingurumenak duten garrantziaz kontziente, BYCAMen gaur egun ziurtagiri garrantzitsuenen jabe da. Gauza bera esan daiteke Segurtauna Kudeatzeko Sistemak eta Laneko Osasunarekiko.

Ildo horri jarraituz, egungo bezeroak gogobetetzea nahi du, eta bezero potentzialei erakutsi nahi die ingurumenarekin arduratsuak diren eta beharrezko baldintzak betetzen dituzten produktu eta zerbitzuak egiteko gai direla, bai eta langileen osasuna babesteko ere.

Etorkizunari begira BYCAMen hedapena ez da bakarrik obren eginkizunetara mugatzen. “Gaur egun kudeatzaile bihurtu gara, AP8 autobidea, Meaztegi Golf-a eta Getxoko Portuko esplotazioak eramateraino. Honek aukera ematen digu orain arte lan egin ez dugun esparruetan sartzea, bezeroekiko lortzen den gertutasuna azpimarratuz”, laburbildu du Ekaitz Beitiak.