Jarduera feministari buruzko iritziak biltzeko eta etorkizunera begira proiektu berriak abian jartzeko gogoaren berri izateko, Markina-Xemeingo Udaleko Berdintasun arloak udalerriko emakumeen eskura jarri du martxoaren 17tik 31ra erantzun ahal izango den galdetegi bat.

Oso galdetegi laburra da, eta erantzunak erabat anonimoak izango dira. Bertan, Markina-Xemeingo emakumeek elkarrekin biltzeko eta jarduerak egiteko gaur egun dituzten aukerei buruz galdetzen da, baita proiektu berriak abian jartzeko duten motibazioari eta interesari buruz ere. Galdetegi horren helburua da herriko emakumeek hitza hartzea eta, beren kezketatik abiatuta, espazio berriak sortzeko aukera zabaltzea.

Galdetegiari erantzuteko bi modu egongo dira. Alde batetik, online, udaleko sare sozialetan partekatu den estekaren bidez. Eta, bestetik, paperean, Udalean eta Herri Bibliotekan eskuragarri egongo diren galdetegietan. Erantzun ondoren jasotzeko kutxa Udalaren harreran egongo da.