Otsailaren 15ean Horma zatiek kontatzen digutena izeneko hitzaldia ospatuko da Lekeitioko Kultur Etxean, Belen Bengoetxea arkeologoaren eskutik. Hitzaldian, azken bi urteetan hiru fasetan egin diren azterlana zertan datzan eta zer emaitza lortu diren azalduko da. Lanaren bitartez, kronologian, erabilitako materialetan, eraikuntza-prozesuetan eta mendeetan zehar izan duen bilakaeraren berri izan da. Antolatzaileek azaltzen dutenez “harresia ez da horma zati sinple bat, egitura konplexua da, oso esanguratsua, eta harrien artean denboran zehar hemen bizi izan diren emakume eta gizonen historiaren zati bat gordetzen dela esan daiteke”.
Azken urteotan, Lekeitioko hirigune historikoan 60 esku-hartze arkeologiko baino gehiago egin dira, emaitza ezberdinekin. Beraz, hitzaldi honetan Lekeitioko ibilbide historikoa egingo da harresien irakurketa arkeologikoaren bitartez.