“Umorea mundue irakurteko modu bet da; ez bakarra. Sano era inteligentea eta aberatsa dan arren sano gitxik darabilgu hori erreminteori.

Halan eta be, umorezko begiekaz begitan dogunean aurrekoa, bizitzea kolorez pintetan dogu, eta momentu bakotxa bihotzan erditik biziteko kapazak gara.

Iker, hik behintzet umoretik eta umorez leidu dok etorkune. Zenbet rato eder emon deuskuzuzen hik be ez dakik!! Edo igual hori be badakik… nok jakin higez!

Taldea egiteko heu hintzen oinarrie, lurre. Zure inguruen sortuten zoazan surik ederrenak. Egoera guztietarako kontu bat, berba polit bet, edo kanturik gozoena eukazun gordeta.

Entzuten zenkian, isiltan be bai, eta personak jagoteko kapazidade ikaragarrie eukazun. Arin doaku hau munduau, baina hik denborea gelditan ikisi hindun eta momentuek berbearen magiegaz janzten hinduzen, maitasun argi bat denporean ganean, barre zantzo bat paramen bako orratzen joanean.

Geugez hau, geure zati bet haz, zure barre eder hori nahinora daroagu, eta harrotasunez eta poztasunez egingo juk topa, heuk gure hindun moduen, heuk gure hindun tabernan.

Agur lagun, agur. Umorea, maitasune eta alkartasune batzean diren leku horretan batuko gozak barriro be. Bitartean hire hutsuneagaz biziten ahaleginduko gozak, kostauko jakuk, baina umorea eta denporea olgetan hasten diranean higez akordauko gozak, eta barre egingo juk Iker, higaitik eta pasau doguzan momento ederrengaitik.

Herrie haz, herriek asko maite hau, gaurtik aurrera gu danona haz.