Gezuragak ilusioa eta inplikazioa transmititzen ditu, programa arrakastatsua izan dadin oinarrizko bi osagai. Helburuak zehaztuta, bidaia hasten da.
Hezkuntza sistematik kanpo, baina baita barnetik ere guraso gisa, badirudi horma bat dagoela gazteen eta STEM bokazioen artean. Horrela hautematen al duzu?
—Ez nuke esango horma bat dagoela adin horretan. Batez ere gertatzen zaiena da, hazten dauden nerabe bezala, ez dakite zer egin; oso berandura arte ez dituzte beraien aukerak definitzen, orientazio planak eginda ere. Bokazioa aurkitzea gazteentzat, orohar, zaila da.
Zer egin daiteke joera aldatzeko?
—Lehenik eta behin, STEM bokazioa aukeratzeko, ezin da hutsetik hasi. Horretarako ezinbestekoak dira informazio zuzena izatea eta erreferenteak diren profesional ezagutzea. Hori da proiektu honetan lortu nahi dena. Erreferentek, zientzia eta teknologia, sare industriala eta hezkuntza sistemaren arteko lotura indartuko dute. Eta lanbide ezberdinak ezagutzeak, ikasteko joera hori sakonduko du.
Eta hemen genero aldea nabaria da, neskek are errezelo handiagoa dute. Hasierako faseetan eragitea gakoa al da?
—STEM arloko nesken integrazioa edo hurbilketa hainbat erakundek lehetasuna ematen diote, hala nola Nazio Batuetako Agenda 30 proiektuan. Edo urrunago joan gabe, gure EAEko Hezkuntza Legean. Izan ere, Europan, Euskadin eta Bizkaian, konpetentzia zientifiko eta teknologikoak dituzten pertsona gehiago behar direla aurreikusten da, eta profil hori betetzen dutenak ez direla nahiko izango etorkizun hurbileko enpresen beharrizanak asetzeko. Hau da, etorkizuneko erronkei aurre egiteko lanpostuen %80k STEM konpetentziak beharko dituzte sektore ekonomiko guztietan. Egun, neska gutxiago dagoela arlo horietan jakina da. Baina biztanleriaren erdia STEM lanpostuetara bideratzeko estrategiak sortu eta landu behar dira, lanpostu horiek errazago bete daitezen.
Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatutako programak neska-mutilak etorkizuneko lanaren ispiluaren aurrean jartzen ditu. Helburu bat lortzeko, bokazioa suspertzeko bidea irakasten du, zein adinetan iristen dira nerabeak hazten direnean zer izan nahi duten edo gutxienez nora bideratu nahi dituzten pausoak argi duten etapa horretara?
—Proiektuan zehar egindako hausnarketetan, batxilerrerean orientazioarekin hastea berandu zela erabaki zen, eta DBHn jarri behar zela fokoa. Ikasleentzat une kritikoa den DBH3n, aldaketak agertzen diren unea da, porrota eta arrakastarako bidegurutzea. Adin tarte horretan, proiektuaren ildoak diren STEM profesioak zabalduz, ezagutzera emanez eta erreferenteak aurkituz landuko dira..
Zein ekimen sustatzen ditu bere aldetik Barrutialdeak?
—Orientazio tresna bideo jokoen erara diseinatuta dago. Jokoan lanbideak eta lanbideen ezaugarriak planeta eta kontinenteek osatzen dute. Gure partaidetza kontrastea egitea izan da. Ekimen honetan orientazio zerbitzuko langileak eta 15 urteko ikasleak hartu zuten parte. Sortzen ari zen materiala ikasle talde baten aurrean aurkeztu zen, eta hizkuntzaren egokitasuna, jokuen irudiak, edo helburueri buruzko iritziak eman zituzten. Iritzi horiek hobekuntzak egiteko balio izan zuten, hurrengo fase batean pilotaje egingo duten ikastetxeentzat egokiagoak izateko. Funtsezkoa izan zen bezero errealak izango diren 14-15 urteko neska-mutilen inpresioak jasotzea. Hasierako momentutik ulertu zuten zein zen helburua eta zer espero zen. Oso positiboa izan zen, eta ekarpen oso aberatsak egin ziren.
Egungo testuinguruan, segundutan iristen den klikaren sorreraren aurrean gaude, informazioa, ona, batez bestekoa edo txarra, orientazioari, ikaskuntza-gaitasuna suspertzeari denbora gehiago eskaini beharko geniokeela?
—Gazteengana hurbildu nahi badugu irakaskuntza suspertzeko, beste kode batzuk erabiltzen ikasi behar dugu, gazteek erabiltzen dituzten kodeak, hain zuzen ere. Hurbiltasuna horrela lor dezakegula uste dut, beti ere, arteztasun, zientifiko eta etikoak zainduz. Orain arte erabili dituguna.
Genero estereotipoetan aldaketarik sumatzen al duzu? Oraindik lan asko dago egiteko?
—Orohar, horretan gabiltza, baina pertsona edo gizarte bakoitza bere abiaduran dabil eta bere bidean egindako lorpenak ditu. Hala ere, ez da nahikoa. Edozein puntutan egonda ere, estrategia berriak behar dira aurrera egiteko. Beti daude erronkak, gizarte bezala ezin gara geldirik egon.
Patronal mailan, instituzio mailan, nolabait esateko, emakumeak gizonen ohiko industria-hobietara etortzea eskatzen da enpresa mailan ere badagoela horretarako konpromisoa ala errezelorik badela?
—Barrutialdeko Lanbide Heziketan zikloak industrialak dira, urtez urte, oso maskulinizatuak daudenak. Ikastetxe modura, gure esperientziak esaten digu nesken harrera enpresetan oso ona dela, nahiz eta gutxi izan. Ez dugu esperientzia txarrik ezagutu, alderantziz. Baina kostatzen zaigu neskak erakartzea arlo industrialeko zikloetara. Arrakala horizontala nabaria da.
Faltan botatzen al duzu Unibertsitate, institutu eta enpresaren arteko lotura handiagoa, gazteentzako elkarrekin bide bat zehaztea?
—Bai, baina lotura hori ez da erraza mantentzen, eta hori ere ulergarria da. Gure kasuan nabarmentzekoa da Unibertsitate eta Lanbide Heziketako erakundeen arteko lana proiektu honetan. Proiektu honetan egon den lotura eta sortu den konfiantza puntua erakunde eta partaide guztien artean oso aberatsa izan da, baina elkarkidetza horretan jarraitzeko ideia jakin baten inguruan sortutako proiektu traktoreak behar dira. Gure kasuan, landuko genukeen galdera hau izango zen: Zer egin dezakegu neskak STEM lanbideetara erakartzeko?