Ugao-Miraballesko Udalak datorren asteburuan, ekainaren 22an eta 23an, ospatuko diren San Juan jaietako egitaraua aurkeztu du. Jai Batzordearekin batera, hainbat lehiaketa, dantzak, musika eta abarrez osatutako programazioa prestatu dute suaren pizte enblematikoaren inguruan.
Ospakizunak ekainaren 22an, larunbata, hasiko dira Markioko San Juan Ermitan eguerdiko 12:00etan egingo den meza batekin. Ondoren luntxa egingo da. Egun honetan bertan paella lehiaketa ospatuko da. Izen-ematea 10:00etan irekiko da eta paellak 14:00etan aurkeztuko dira, sarien banaketarekin jarraitzeko. Arratsaldean txikien txanda helduko da. Horrela, buruhandien kalejira eta jokuak antolatuko dira 16:00etarik aurrera. Azken ekintza erromeria izango da, 17:30ean hasiko dena.
Ekainaren 23an, igandea, jaia Herriaren Enparantzara eramango da. 18:00etan, Etorki Dantza Taldeak ohiko emanaldia eskainiko du. 19:00etan, buruhandiak kalez kale ibiliko dira kalejira alai batean. Arratsaldean, 20:00etan, Motociclones Elektrotxarangak kaleko animazioa eskainiko du. Eguneko puntu gorena 22:00etan iritsiko da Herriaren Enparantzako San Juan suaren piztearekin. "San Juan Koplak" izango dira aurretik, eta ondoren, txokolatada bat eskainiko da bertaratzen diren guztientzat.
San Juan jaietarako egitarau osoa
Ekainak 22, larunbata (Markioko Erromeria)
- 10:00 Paella lehiaketa. Izena-ematea
- 12:00 Markioko Donibane Baselizan meza
- 12:30 Luntxa
- 14:00 Paella aurkezpena
- Ondoren sari banaketa
- 16:00 Buruhandien kalejira eta jokuak
- 17:00 Erromeria
Ekainak 23, igandea
- 18:00 Etorkien ekitaldia Herriaren enparantzan
- 19:00 Buruhandien kalejira
- 20:00 Kale animazioa Motociclones elektrotxarangaraen eskutik
- 22:00 San Juan sua Herriaren Enparantzan
- Aurretik “San Juan Koplak”
- Ondoren txokolatada