Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak ipuin-bildumak irabazi du 2024ko Mikel Zarate haur literatura saria eta berak eramango du 3.000 euroko saria.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez eta hamaikagarren deialdia izan da aurtengoa.

Hamaika lan lehiatu dira guztira, eta horien artean Ruben Ruiz irakasle eta idazleak idatzitako ipuin-sorta hautatu du epaimahaiak. Pellokeriak hainbat ipuin laburrez osaturiko kontakizuna da eta Elkar argitaletxeak kaleratuko du.