Lehen gunea San Nikolas ikastola bera izango da. Gune horretan, tradizioak modernitatearekin bat egingo du, eta euskal musika eta dantza ikuskizunekin batera, Haur Hezkuntzako Topaketak, herri bazkaria eta askoz gehiago izango da bertan, guztion gozamenerako.
Bigarren gunea San Nikolas plazan eta inguruetan izango da, eta kontzertuak, kalejirak, antzerki emanaldiak eta artisautza erakusketa izango dira bertan.
Algortako Portu Zaharrak Ibilaldiaren hirugarren gunea hartuko du, eta bertaratzen direnek askotariko ekintzak eta ikuskizunak aurkituko ditu bertan, euskal musika taldeak zuzenean ikusteko aukera, besteak beste.
Laugarren gunea Ereagako hondartza izango da, eta familientzako aukera zabala eskainiko du. Horrela, haurrentzako egurrezko jolasak, zientzia tailerrak, 'Goazen' saioko kideen eta pailazoen ikuskizunak eta abar aurkituko dituzte han.