Ondarroatik Gordexolara: Korrikak 35 ordu emango ditu Bizkaian
Euskararen aldeko lasterketa ostegunean iritsiko da Bilbora, arratsaldeko bostak aldera
Korrika Bizkaiara heldu da asteazken goizean.10:30etan, 'Haro Herri' lelopean, Mallabiatik sartu da, eta, hamar kilometro Bizkaia barruan egin ostean, Gipuzkoara irten da. 15:00retan Bizkaiara sartu da berriro, Ondarroatik, non ehunka lagunek euskararen aldeko lasterketa erraldoian parte hartu duten.
Ondarrutik, Markinara joango dira egunean zehar. 19:36etan Lekeitiora helduko dira korrikalariak eta eguna Gernikan bukatuko dute. Ostegunean, berriz, Korrikak Bizkaitik jarraituko du, Bermeo izanik lasterketak bisitatuko duen lehenengo herria. Hori, ordu batak aldera izango da, momentu horretan, ehunka lagun arituko dira korrika, jai giroan, euskararen alde nekatuta egon arren.
Bilbora arratsaldeko bostak aldera iritsiko da Korrika eta eguna Ortuellan amaituko dute. Ostiralean, azkenik, Bizkaian jarraituko dute goizeko bostetara arte. Bisitatuko duten azken herria Gordexola izango da. Lasterketa 35 orduz egongo da Bizkaian, euskararen aldeko aldarrikapena lurraldeko puntu guztietara eramanez.
Temas
Más en Bizkaia
-
Jugar, acompañar y cuidar también cura: “Dentro de las cuatro paredes del hospital nadie les ve”
-
Oxabi actuará en la fan zone de las finales de rugby de Bilbao
-
Gautegiz Arteaga solicita que el "autobús de las playas" llegue a todos sus barrios este verano
-
El Mercado de Durango impulsa en mayo nuevas catas y talleres