Bi asteburu barru, azaroaren 25 eta 26an konkretuki, Garapen Jasangarriaren Helburuen escape rooma helduko da Trapagaranera. Trapagarango Udalak eta Turismo arloak sustatutako ekimen hau doakoa izango da, garapen iraunkorra herritarrei hurbiltzeko.

"GJHen Escape Room" delakoa Escape Room eramangarria da, eta parte-hartzaileak "Jasangarritasunaren aldeko Boyscouts"-eko talde bihurtuko dira, 2030 Agendaren intsignia guztiak biltzeko helburuarekin, eta horretarako logika- eta adimen-proba desberdinak gainditu beharko dituzte.Escape Room batean doan parte hartzeko aukera paregabea izateaz gain, helburua lortzeko gai diren pertsona guztiek saria jasoko dute esperientziaren oroigarri gisa.

Halaber, Escape Room-ak ordubeteko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta 7 proba dibertigarri izango ditu. Horietan, Garapen Iraunkorreko Helburuen 2030 Agendari buruz ikasiko dute, modu deigarri eta berritzailean.

Jarduera honen bidez, lurraldearen garapenaren aldeko apustua indartu eta ezagutaraziko da, lehiakortasun iraunkorraren eta GJHen ikuspegitik. Miguel Ángel Gómez Viar, Trapagarango alkateak, "Garapen Iraunkorreko Helburuak herritarrei modu dibertigarrian hurbiltzeko proiektu erakargarri eta hain beharrezko batean laguntzea atsegin dugu".

Jarduerak azaroaren 25ean eta 26an izango dira, eta ordutegi hau izango dute:

  • Azaroaren 25ean: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Azaroaren 26an: 11:00etatik 14:00etara.

Izen-emateak

Jardueretan 12 urtetik beherako gazteek parte hartu ahal izango dute, heldu batekinbaldin badoaz eta 12 urtetik gorakoek, plazak bete arte. Taldeak gutxienez bi lagunek osatuko dituzte, eta gehienez 8. Interesdunek azaroaren 13tik 17ra eman ahal izango dute izena, Trapagarango Udalaren webguneari atxikitako inprimakiaren bidez. ​