Hilabetero bezala, herriko adinekoei bideratutako Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestatutako ekintzak ezagutzera eman ditu Galdakaoko Udalak. Ohi bezala, egitaraua zabala bezain berezia da.
Bisita kulturala “Zinemarako arkitekturak Bilbon” erakusketa ezagutzeko
Jarduera zinematografikoaren agerpenarekin eta garapenarekin, hiriak beren hiri-ehuna moldatuz joan ziren, zinematografoak, XX. mendeko aisialdiko tenpluak, beren tipologia arkitektoniko erabakigarrienetako bat bezala gehituz. Erakusketak, gutxienez dokumentalki, "Zinemarako arkitekturak Bilbon" historia berreraiki nahi du, hiriko gertakizunen eta hiri-jardueraren zati banaezin gisa planteatua.
Azaroaren 14an egingo da txangoa, 10:30ean euskaraz eta 11:45ean gaztelaniaz. Gehienez 20 pertsonarentzako lekua izango da, hortaz, izena eman beharko da dinamizazio zerbitzuan azaroaren 6tik aurrera, 10:00etan hasita, eta pertsona bakoitzak 2 izan eman ahalko ditu.
Mendi ibilaldia Beratzara Urduñatik
11 kilometroko ibilbidea izango da, 350 metroko desnibelarekin. Urkabustaitz mendilerroko gailurrik nabarmenena da, Salvada mendilerroaren luzapen naturala baita. Txibiarte edo San Martin bezalako tontor hurbilen ondoan hain posizio estrategikoa izateak Gerra Zibilean izan zuen garrantzia ulertzeko balio du, non frontearen lerroa izan zen lehen konpasetan. Hemen gertatu zen Arabako lurraldeko azken borroka handia.
Azaroaren 23an egingo da irteera eta gehienez 30 pertsonek joan ahal izango dute. Horretarako izena eman beharko da azaroaren 15etik aurrera; gehienez ere, bi izen bakoitzeko.
Deustobide programa adinekoentzat
Galdakaoko Adinekoentzako Ociobide Programa Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Institutuak, Bartzelonako Aurrezki eta Pentsio Kutxak (La Caixa) eta Galdakaoko Udalak sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez sortu zen. Bi ikastaro ditu, 15 ordukoak, azarotik otsailera.
- “Sorginkeria Euskal Herrian (1300-1513)”: Asteartetan egingo da 18:00etatik 19:30era, azaroaren 21 eta 28an; abenduaren 12 eta 19an; urtarrilaren 9,16, 23 eta 30ean eta otsailaren 6 eta 13an.
Izena emateko, azaroaren 10an eta 13an 10:00etatik 13:30era egin beharko da, eta ikastaroak Galdakaoko udaletxeko pleno aretoan egingo da.
- “Israel, Palestina: ¿Es posible una solución justa?”: Astelehenetan egingo da 18:00etatik 19:30era, azaroaren 20 eta 27an; abenduaren 11 eta 18an; urtarrilaren 8, 15, 22 eta 29an eta otsailaren 5 eta 12an.
Izena emateko, azaroaren 8an eta 13an 10:00etatik 13:30era egin beharko da, eta ikastaroak Galdakaoko udaletxeko pleno aretoan egingo da.
Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa (Terma programan, garraioetan deskontuak…) eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.
Hori guztia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:30etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara Gizarte Ekintzako bulegoan (Pontzi Zabala 3-a, Ardantza Parkean) edota 944 010 545 telefonoan.