Taldekide baten gaixotasunak eragin du La Banda Trapera del Río taldeak Hiriko Soinuak jaialdiaren baitan antolatutako kontzertuak bertan behera utzi behar izatea. Bere ordez, Los Deltonos izeneko talde kantabriarra arituko da jaialdian.
Los Deltonos kantabriarrek ordezkatuko dituzte. Hendrik Röver buru duen taldeak `Mueve!' argitaratu zuen joan den martxoan, 80ko hamarkadaren erdialdean hasi zuten ibilbidearen estudioko 15. erreferentzia. 13 abesti berri dira, power-trio formazio berriarekin maisutasunez jotzen dituztenak. Musikan berezitutako komunikabideek taldeak bere unerik onenetako bat bizi duela nabarmendu du. Une goxo hori `En el Fillmore' diskoan erregistratu nahi izan dute, joan den irailaren 1ean argitaratu eta Alacanteko El Fillmore Huertano-n grabatutako zuzeneko album bikoitz batean.
Hiriko Soinuak jaialdia urriaren 20an eta 21ean izango da Barakaldoko Herriko plazan, doan. Ostiralean, hilak 20, Def Con Dos programazioaren buru izango da, `Acción Mutante' (Álex de la Iglesia, 1993) filmaren eta `Armas pal pueblo' diskoaren 30. urteurrena betetzen den honetan. Kartela Los Deltonos eta Lorreine eta PainApple taldeek osatuko dute, Barakaldoko talderik onena eta euskarazko talderik onena, hurrenez hurren, Hiriko Soinuak lehiaketaren bosgarren edizioan.
Larunbatean, hilaren 21ean, Granadako 091 izango da kartelburu, iaz taldearen 40. urteurrena ospatu eta gero. Gaztelaniazko rockaren talde miretsienetako bat da, `La vida qué mala es', `Qué fue del siglo XX' edo `La torre de la vela' klasikoen egileak. Aurretik, Eva Martín eta Deñe izango dira, Hiriko Soinuak 2023 lehiaketako Berdintasun Sariaren eta Sari Nagusiaren irabazleak, hurrenez hurren.
Hona hemen kontzertuen ordutegiak:
Hiriko Soinuak 2023 jaialdia
Urriak 20-21 - Barakaldo, Herriko plazako karpa - Doako sarrera
Ostirala, urriak 20:
- 19.00 - Ateak irekitzea
- 19.20 - PainApple
- 19.55 - Lorreine
- 20.45 - Los Deltonos
- 22.30 - Def Con Dos
Larunbata, urriak 21:
- 20.20 - Ateak irekitzea
- 20.40 - Eva Martin
- 21.20 - Deñe
- 22.30 - 091