Arrakasta handia izan zuen joan den asteko asteazkenean Polizia Nazionalak eta Barakaldoko Udaltzaingoak elkarlanean egindako operazioak, non egoera irregularrean zeuden migratzaileen bi kokaleku desegin zituzten, jendeari itxitako parke batean eta zubi baten azpian.
Bi kidegoen artean egindako operazioan hamaika gizonezko eraman zituzten Bilboko Polizia Nazionalaren Atzerriko eta Mugetako Brigadara..
Dagozkion ikerketak egin ondoren, ikertzaileek zehaztu ahal izan zuten lekualdatutako zazpi egoera irregularrean zeudela gure herrialdean. Hori dela eta, atxilotu egin zituzten Atzerritarrei buruzko Legea hausteagatik, eta kanporatze-espediente bat ireki zitzaien. Gainera, horietako hiruk justiziarekin ebatzi gabeko hainbat kausa zituzten.
Azken asteetan, Udaltzainek asentamendu horiek agertu zirela antzeman zuten. Horietako batean, kanpaldia hondakin ugari sortzen ari zen, eta ingurumen-arrisku larria ere eragin zuen. Gainera, leku osasungaitza zen bertan beren osotasunerako arrisku larria zutenentzat, ibaiaren ibilgutik gertu zeudelako.
Beste batzuetan ohi bezala, Udaltzaingoko agenteek bertatik alde egin beharra zutela adierazi zieten okupatzaileei, aurreko egunetan. Horretarako, 48 orduko epea eman zieten, malgutasun-irizpideekin, eta adierazi zieten erakunde publiko edo pribaturen baten arreta jasotzen ari baziren bertara joan behar zutela bizitoki-alternatiba bat eskatzera, eta, era berean, dagozkien gizarte-zerbitzuekin hitzordua hitzartzeko kudeaketak egiteko aukera eskaini zieten.