Ia 300 emakume bildu dira 'Feminismoak nire bizitza aldatu du' jardunaldian
300 emakume inguru bildu egin dira Bilboko La Terminal FICCn ospatu egin den 'Feminismoak nire bizitza aldatu du' izeneko jardunaldian. Harrera bikaina izan duen ekimen honetan agenda feminista izan da emakumeen eta gizonen berdintasun arloan aurrera egiteko eztabaidaren ardatza.
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu du ekimena, Espacio Regadera-rekin lankidetzan. Proiektu hau Berdintasuna Sustatzeko Zuzendaritzaren mendeko Emakumeak foru-estrategiaren barruan kokatzen da eta jarduera bat dator emakumeek espazio publikoetan eta botere-guneetan izan behar duten presentzia aldarrikatzeko helburuarekin, bai eta emakumeon eskubideak eta askatasunak aldarrikatzeko helburuarekin ere.
Jardunaldiaren garapena bi zatitan banatu da, goizez eta arratsaldez. Goizeko lehen tartean blokeka garatu diren gaiak osatzeko feminismoan partekatutako bizitzak, aktibismo kultural feministak eta aldarrikapen feministak artean gaiak aztertu dira. Goizeko tarte horretan, gainera, María Martín eta Ilargi Arrizabalagaren esku-hartze artistikoak egon dira eta Beat Boxeko Espainiako txapelduna den Julia Fornerrek espezialitateari buruzko tailerra eskaini du. Arratsaldean agenda feministari buruz hausnartzeko mahai-inguruen formatuan ekin zaio berriro topaketari.
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak ireki du jardunaldia elkarrizketa formatuko hitzaldi batekin.
Emakume parte-hartzaileak
Leire Serrano Alberdi eta Sokoa Lasa Azcúnaga (Espacio Regadera) ekintzaileek aurkeztu eta gidatu dute egun osoan zehar programaren puntuen haria; jardunaldian honako emakume hauek aurkeztu dituzte euren bizipenak eta ezagutza: Rafaela Pastor, Plataforma Andaluza de Apoyo al Lobby Europeo de Mujeres (PALEM) Plataformako presidentea eta sortzaileetako bat, eta Lourdes Pastor, abeslaria eta soziologoa (I. Blokea. Bizitza partekatua feminismoan); Zua Mendez eta Teresa Lozano, artistak eta idazleak (Towanda Rebels) (II. blokea. Aktibismo kultural feminista).
Era berean Laura Freixas idazle, ikertzaile eta emakumeek idatzitako literaturaren sustatzaileak hartu du hitza. Testuinguru horretan 2009an Clásicas y Modernas (asociación para la igualdad de género en la cultura) sortu zuen, eta Femme Sapiens, Instagramen artea eta feminismoa binomioan sakontzen duen kontuaren arduradunak. (III. blokea. Aldarrikapen feminista artean); Muxote Potolo bat (Agenda feministari buruz hausnartzeko mahai-inguruak. Visual Thinking).