Síguenos en redes sociales:

Aurrera doa trenaren lurperatzeak libre utzitako lurrak urbanizatzeko prozesua Durangon

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sareak eta Durangoko Udalak lehen bilera izan zuten atzo, 60.000 metro karratuko lurzatiaren etorkizunaz berba egiteko. Lurzati hori libre geratu zen trenbidea lurperatu ondoren, eta urbanizatzeko dago oraindik. Bileraren ondoren, Udalak udalerria zeharkatzen duen trenbidearen trazadura ahalik eta lasterren urbanizatzeko asmoa agertu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak aurreko astean tarte hori desafektatzea onartu ondoren. Tarte hori bi kilometro da luze, eta 16.700 metro karratuko espazioa hartzen du.

Bilbon egindako topaketan, Pedro Marco Azpiegitura eta Garraio sailburuordea, Ernesto Marti?nez de Cabredo ETSko zuzendari nagusia eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea prest agertu ziren ahalik eta adostasun handiena lortzeko, zuzenbidearen eta ekonomiaren ikuspegietatik bideragarria izango den soluzioan aurrera egiteko, herritarrek udalerriaren bihotzean dagoen gunea berreskuratu ahal dezaten.

Bileran izan ziren, halaber, Loly de Juan Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura zuzendaria eta Jesica Ruiz, Sara Oceja eta Josune Escota udal-ordezkariak, Udaleko arkitektoarekin eta ETSko teknikari juridiko batekin batera. Alde guztiak bat etorri ziren esatean eraikinei buruzko ebazpen judizialaren ondoren, BEPBaren legezkotasuna egiaztatzen dela, betiere etxebizitza babestura bideratutako ehunekoak errespetatzen badira, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz. Horrela, Durangoko Udaletik baieztatu zenez asmoa eraikinen altuerak jeitsiko dituen eta durangarren beharrei erantzungo dien proiektuan ahalik eta azkarren lan egiten hastea da, eta herritarrek proiektuan parte-hartzeko aukera izango dute.

Lehenengo pauso gisa, eta Durangotik eta Abadin?otik igarotzean trenbidearen trazadura desafektatu ondoren, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak erabilera lagatzeko hitzarmena itxiko dute, Udalak espazio horren urbanizazioari ekin diezaion eta trenak udalerriaren erdigunean egiten zuen ibilbide zaharrean zehar iragazkortasun osoa ahalbidetzeko.