Garapen ekonomikorako lan-ildoak aurkeztu dituzte
Leartibai Fundazioak, eskualdeko 12 udalerrietako udal ordezkariei bere etorkizunerako estrategia
Leartibai Fundazioak eratu berri diren Lea Artibai eskualdeko udal-gobernu guztiak batu ditu Markina-Xemeinen kokatutako Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, “garapen ekonomikoaren inguruan hitz egiteko”. Entitateak iazkoan aurkeztu zituen, jendeaurrean, etorkizunerako zehaztutako lan-ildoak, eta hauek udalerrietako ordezkariei errepikatu zieten. “Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikoaren aldeko apustua berretsi eta indartzeko sortutako erakundeak sei arlotan ardazten du bere jarduna: ekintzailetza, industriaren lehiakortasuna, merkataritza, turismoa, talentua eta landa eremuaren garapena”.
Bestetik, Lea-Artibai eskualdea Bizkaian indartsu kokatuko duten proiektuak definitzeko apustua egin du Fundazioak 2023 urte hasieran aurkeztu zuen 2030 Plan Estrategikoaren baitan. “Ibilbide-orri berriak bost proiektu eta hiru egitasmo estrategikotan oinarritutako bost lan-lerro espezifiko bildu ditu Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomikoa bultzatzeko: eskualdeko industria traktorearen trantsizioa eta lehiakortasuna babestea; arrantza-industriaren eta itsasoaren bilakaera sustatzea, Euskadin erreferentziazko jarduera ekonomiko iraunkorrerantz; turismo iraunkorra garatzea, Bizkaiko eta Euskadiko estrategien barruan; enpresa-ehun dinamikoa eta lehiakorra finkatzea eskualdean dauden sektoreetan eta eskualdearen gaitasunetatik abiatuta, gorabidean dauden joera eta sektoreei lotutako jarduera ekonomiko berria sortzen laguntzea.
Leartibai Fundazioaren patronatua eskualdeko garapenerako ezinbestekoak diren erakundeek osatzen dute; hala nola, Lea Artibai Ikastetxea, Leartiker zentroa, eskualdeko 12 udalak, Lea Artibaiko Landa Garapen Alkartea edota fundaziak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Tras la comida popular, toca tirar: las cuadrillas de Basauri sudan la fiesta en el campeonato de sokatira
-
El empleo y el consumo empujan de la recaudación en Bizkaia
-
LMO Kazetaritza Feministaren IV. Biltzarra urriaren 16an egingo da Bilbon
-
Más de 3.600 personas en la comida de cuadrillas de Basauri: “Es indescriptible, se nos está yendo de las manos”