1.000 euroko saria. Maria Alarcon gazte zornotzarraren diseinua izango da uztaileko Karmen eta Santanatxu jaietako irudia. Proposamen irabazleak jaietako hainbat elementu irudikatu ditu. Hala nola, protagonistak kantinera jantzia darama, umeak festetako zapi bat, buruhandi bat ere ikusten da, marmitako kazola bat, danborradako elementuak eta musika-tresna bat. Era berean, udalaren eraikina, Patata famatua, zapiko armarria eta Zorhontza agertzen dira kartelean. Xehetasun gisa, puntu batzuekin Alarconek su artifizialak, dronak balira bezala irudikatu ditu. Argazkiua: Zornotzako Udala