Síguenos en redes sociales:

Landare eta loreak errespetatzeko sentsibilizazio-kanpaina abiarazi du Getxok

Udalerriko zenbai espazio publikotan apaingarri gisa dauden landare eta loreak errespetatzeko sentsibilizazio-kanpaina bat martxan jarri berri du Getxoko Udalak, 'Landareek Getxo edertzen ditugu, errespeta gaitzazu' leloarekin. Kanpaina honen bidez, Udalak herritarren laguntza eskatzen du, herria ahalik eta ederrena izan dadin pertsona guztien gozamenerako eta landare eta loreen ebasketa iraunkorrak murrizteko Getxoko zenbait tokitan.

Honako hauek dira ebasketek gehien kaltetutako eremuak: Mariandresena, Algortako Etorbidea, Torrene, J.B. Zabala, Dario Regoyoseko bidegurutzea, Bizkaia Zubiko lorategiak eta Santa Ana baselizako ingurua. Gune horietan eta beste batzuetan pegatinak eta kartelak jarri dira, loreek beraiek igorritako mezu batekin, eta gogorarazten da ebasketa zigorgarria dela. Ildo beretik, animazio bat zabalduko da sare sozialetan.

Kanpainaren helburua da herritarrak kontzientziatzea errespetatu egin behar dugula udalerria edertzen duena eta pertsona guztien gozamenerako dena errespetatu behar dugula. Alde horretatik, lorezaintza-zerbitzuak landareak berriz jartzeko ahalegina egiten du egunero, eta Udalak lan horrekiko eta guztion onerako errespetua eskatzen du.  

Udaltzaingoak zaintza-lanak areagotuko ditu lapurreten intzidentzia handiena duten eremuetan.

Getxo Tourraren igarobide

Bestalde, Getxo horiz jantziko da Tourrari laguntzeko, parterrekin eta sasoiko lorearekin, Tajete horiekin, Rudbekia hirta toto, Coreopsis Early sunrise, Bidens edo Zinnia profusion bezalako espeziekin.