Ostegunean hasiko da 'Amorebono 2023' kanpainaren bigarren edizioa
Koronabirusaren pandemiak herrian eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko sortutako tokiko merkataritza sustatzeko helburu duen 'Amorebono 2023' kanpaina. Hala, udalerriko 70 saltokitik gora hartuko dute parte ekainaren 1etik abenduaren 15era bitartean abian egongo den bosgarren edizio honetan.
Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du merkatariek kanpaina amaitu arte izango dutela kanpainan izena emateko aukera. Horretarako, deialdiarekin bat doan izen emate orriaz gain, HAZen entregatu beharko dituzte Gizarte Segurantzako ordainketetan egunean izatearen ziurtagiria eta IFZ/IFK.
32.000 bonu, tokiko komertzioa biziberritzeko
Amorebieta-Etxanoko merkataritza jarduera sustatzeko, 160.000 euroko aurrekontua bideratu da “Amorebono 2023” kanpainara eta guztira 32.000 bonu jarriko dira eskuragarri. Pertsona bakoitzak 11 bonu eskuratu ahal izango ditu gehienez: bost lehengo sektorera bideratuta eta sei gainerako negozioetan erosketak egiteko. Bonu bakoitzak 15 euroko kostua izango du eta 20 euroko balioa.
Bonuak Amorebieta-Etxanoko Udalaren kutxazain automatikoetan eta Zelaieta Zentroan eskuratu ahal izango dira. Lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da NAN elektronikoa edukitzea edo BAKQ sistema aktibatua izatea (Udalean HAZn aktibatu daiteke). Laguntza behar dutenek Udalaren HAZera jo ahal izango dute 07:30-15:00 ordutegian.
Behin eskuratuta, Amorebonoek 2 hilabeteko balioa izango dute, eta epe horretan trukatzen ez diren bonu guztiak zirkulazioan jarriko dira berriz ere, modu progresiboan.
Temas
Más en Bizkaia
-
Un problema de caída de tensión causa retrasos en los trenes de cercanías de Bizkaia
-
Ambiente en Bilbao por la Europa League: "Ganamos aquí el 1 de mayo y volveremos a ganar en la final"
-
Intsektu polinizatzaileak babesten dituzten landare-espezieen gida bat argitaratu du
-
Zabalik dago Europa League finalaren zaleentzako gunea