Ostegunean hasiko du denboraldia Isuntza hondartzak
Urtero bezala, datorren ostegunean, ekainaren hasierarekin batera, hasi egingo da hondartza denboraldia Bizkaian. Nobedade gisa, Lekeitioko Isuntza hondartzak hainbat berrikuntzekin estreinatuko du denboraldia, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko asmoz. Kontuan izan behar da azken urtean 76.000 erabiltzaile izan zituela hondartzak, eta ondorioz, guzti horien elkarbizitza bermatzea ezinbestekoa da.
Azken urteetan musika jartzeko bozgorailuen erabilera ugaritu egin da. Musika altu jartzeak gatazka eta tentsioa sortzen du erabiltzaileen artean eta kexak areagotzea eragin du. Horren aurrean, Udalak ordenantza berriztu zuen otsailean. Araudi berriarekin erabiltzaileen arteko elkarbizitza erraztu nahi da. Horretarako, beste arau batzuen artean, debekatuta geratzen da hondartzan bozgorailuak erabiltzea. Modu berean, aurten ere ke gabeko hondartza izango da Isuntza, hortaz, bertan ez erretzeko gomendioa egiten da.
Era berean, mugikortasun urriko pertsonentzako bainatzeko laguntza zerbitzua ere martxan dago jada Isuntza hondartzan. Zerbitzuen artean hurrengo hauek aurkitu daitezke: uretako gurpil-aulkien mailegua edota laguntza pertsonala. Zerbitzu hau ere ekainaren 1etik aurrera eskainiko da. Azken urteetan batez beste, 600 aldiz erabili zen zerbitzua uda osoan zehar. Profila begiratzen badugu, erabiltzaileen %90ak 40 eta 65 urte bitartean zituen eta %10ak 18 eta 40 urte bitartean.
Azkenik, azken urteetan egin den antzera, aurten ere hondartzako dutxetako ur kontsumoa murrizteko eskaera egingo da. 2016tik hainbat neurri hartu dira eta kontsumo erabiltzaileko erdira jaistea lortu da.
Isuntza hondartza egoera ezin hobean mantentzeko egingo da lan. Iazko urtean egindako inkestetan erabiltzaileen balorazio oso ona egin zuten eta aurten ere antzera egitea nahi da. Inkesten bidez batutako datuen arabera hamarretik 8,66ko puntuazioa eman zioten. Beraz, zalantzarik gabe, datu oso ona da esku artean duguna. Gainera, 2023an berriro ere Isuntza hondartzaren uraren kalitatea “Bikain" mailara bueltatuko da.
Temas
Más en Bizkaia
-
ETS adecentará la antigua vía de tren entre La Salve y la universidad de Deusto
-
Durangoko Udalak 576 plaka fotovoltaiko jarriko ditu Landako Gunean
-
Sestaok bat egin du 'El Olivo' Aldaluziako Etxearekin eta Hijos de Galicia elkartearekin
-
Bilbainadak Casilda Iturrizar parkera itzuliko dira Aste Nagusian