Etxebarriko Udalak inauguratu egin du dagoeneko txakurrentzako erabilera esklusiboko bigarren gunea. Hala, udalerriko txakurrek 3.500 m2 baino gehiagoko espazio itxiaz gozatu ahal izango dute. Txakurgune berria Kukullaga parkean kokatuta dago, eta txakurren beharretara egokituta dago txakurrek zein jabeek goza dezaten.
Barruan, maskotentzat egokitutako iturri bat jarri behar da, eta azken hau jaso bezain laster jarriko da. Esparruak 2 sarbide ditu, bat goiko aldetik eta bestea beheko aldetik, erabiltzaileen sarrera eta irteera errazteko, eta bere perimetroan paper-ontzi bat eta gorotzak biltzeko poltsa-banatzaile bat daude.
Haur-parkea eta kiroldegiko kirol-guneak hurbil daudenez, animaliek lotuta egon behar dute, eta, horregatik, beharrezkoa zen instalazio hori egitea, txakurren eta pertsonen arteko bizikidetza antolatzeko eta hobetzeko. Esparru horren barruan, jakina, txakurrak aske utz daitezke.
Erabilera-araudia
Erabilera-araudiari dagokionez, uhalik eta muturrik gabeko txakurrak sar daitezke, arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak izan ezik, horiek lotuta eta muturrekoarekin egon beharko baitute uneoro (* Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak ezartzen duenez). Nahitaezkoa da gorotzak berehala jasotzea eta animalia une oro zaintzea. Nolanahi ere, txakurraren jabea da txakurraren portaeraren arduraduna une oro, eta kontuan hartu behar da Udal Ordenantzan ezarritako bizikidetza-arauak (uhala erabiltzea izan ezik) eta horien zehapen-araubidea.