19 establezimendu lehiatuko dira Portugaleteko Pintxoaren Ibilbidean
Portugaleteko 19 establezimenduk hartuko dute parte maiatzaren 12tik 28ra bitartean ospatuko den Pintxoaren Ibilbidearen hamagibarren edizioan. Astearte honetan aurkeztu egin dute Ekomonomia Sustapen sailak, Profesional eta Merkatari elkarteak eta Portubares elkarteak sustatutako ekimen hau.
Txema Ezkerra alkateorde eta Ekonomia eta Merkataritza Sustapeneko zinegotzia, Jabier Aranburuzabala Profesional eta Merkatari Elkartearen ordezkaria eta Leonardo Sánchez, Portubares elkartearen izenean izan dira aurkezleak. Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek lagundu diete aurpezpenean, tokiko ostalaritzari babesa eman nahian aho batez.
Guztira hemeretzi establezimendu lehiatuko dira edizio honetan, aurrekoan baino bi gehiago. Hogei establezimendu horiek, bost gunetan sailkatuta, pintxoak ostiral, larunbat eta igandeetan eskaini beharko dituzte, maiatzaren 12tik 28ra bitartean. Edizio honek kalitatezko proposamen gastronomikoa eskaintzen du eta Portugaleteko ostalaritza dinamizatzea eta bultzatzea du helburu.
Berritasun gisa, berreskuratu egin da parte hartzen duten establezimenduei sariak emateko gala. Santa Klara kulturtegiko Euskaldunberri aretoan izango da ekainaren 14an 19:30ean.
Txema Ezkerraren hitzetan, hamabi dira dagoeneko ekimen honen edizioak, eta hiru asteburutan zehar herriko ostalaritza-establezimenduetako barrarik onenen erakusgarri izango da. Ilusio handiz prestatu dugu, gure barren kalitatea ikusarazteko eta tokiko ostalaritza dinamizatzeko apustuaren beste adibide bat gisara. Antolaketan inplikatutako hiru alderdiok, Portugaleteko udalkide guztiekin batera, tokiko ostalaritzak eskaintzen duen kalitate handia ikusarazi, bultzatu eta balioetsi nahi dugu. Beraz, hiru asteburutan zehar, lehiaketara aurkezten diren 19 pintxoak dastatzeko aukera izango dugu.
Alde horretatik, Leonardo Sanchezek eskerrak eman dizkie taberna guztiei lehiaketan parte hartzeagatik: Portugaleteko ostalaritza beti nabarmendu izan da pintxo barra onengatik eta eskaintza gastronomiko bikainagatik, eta horren erakusgarri ona lehiaketara aurkezten diren pintxoak dira. Ostalaritzak, Portugaleteko kaleei bizia emateaz gain, familiarekin eta lagunekin topo egiteko eta gozatzeko aukera ematen digu.
Jabier Aranburuzabalak, bestalde, zorionak eman dizkie parte-hartzaile guztiei, onena emateagatik, kalitatezko zerbitzua eskaintzeagatik, Portugaleteko ostalaritzaren aldeko apustua egiteagatik eta, horrela, sektorearen profesionaltasuna erakusteagatik, portugaletetarrei ez ezik, bisitatzen gaituztenei ere, bai gurera turismo-egun batzuk ematera datozelako, bai, inguruko herrietakoak izanik, lehiaketako pintxoak dastatzera hurbiltzen direlako.
Ostiral honetatik aurrera eta hiru asteburutan zehar, Portugaleteko Pintxoaren Ibilbideak herriko kaleak beteko ditu. Pintxoak ostiralero, larunbatero eta igandero dastatu ahal izango dira maiatzaren 12tik 28ra 12:30etik 15:30era.
Bai ostalaritza-establezimenduak bai lehiaketarako aurkezten diren pintxoak atean edo sarreran jarritako kartel batean agertuko dira. Gainera, 6.000 ibilorri baino gehiago argitaratu dira parte hartu duten establezimendu eta pintxoak agertzen dituztelarik. Informazio guztia Udalaren webgunean eta informazio pantailetan dago. Ibilorriak parte hartzen duten establezimenduetan, kalean eta udal ekipamenduetan banatuko dira.
Lehiaketako pintxo guztiek 1,80 euroko prezio bakarra izango dute eta lehiaketaren etiketarekin edo logoarekin identifikatuko dira. Lau sari emango dira: lehena, bigarrena eta hirugarrena epaimahai tekniko batek emango ditu, guztiak probatu ostean; laugarrena, berriz, bezeroek euren botoekin erabakitzen duten herri-saria da.
Epaimahai teknikoa Portugaleteko Profesional eta Merkatari Elkarteko ordezkari batek, Portubares elkarteko batek, Portugaleteko Udaleko batek eta Aingeru Etxebarria Ostalaritza Eskolako batek osatuko dute. Balorazio-irizpideak izango dira aurkezpena, originaltasuna eta berrikuntza, zaporeen harmonia, tenperatura eta elaborazioa.
Era berean, portugaletetarrak ibilbidea osatzera eta gustukoen dituzten pintxoak bozkatzera animatzeko, opari bikainak zozketatuko dira: Rialia Museorako lau sarrera bikoitz, Gidako Ama Birjinaren itsas prozesiorako pasarte bikoitza, Pando Aisiaren sparako lau sarrera bikoitz, merkatari elkarteko establezimenduetan 25 euroko hiru erosketa-txartel, 25 euroko hiru txartel Portubares elkartutako establezimenduetan trukatzeko, 1,5 litroko hogeita hiru botiloi Pata Negra Crianzarenak, hiruna botilako hamabost estutxe Pata Negra Fauna markakoak, 1,5 litroko hamaika botila Rioja Fuente Picasena eta hogeita hiru sixpack Kiskale garagardo.
Bezeroek gustukoen dituzten pintxoak bozkatu ahal izango dituzte, ibilorria betez, Portugaleteko planoan markatutako eremu bakoitzeko (urdina, gorria, berdea eta morea) gutxienez bi zigilurekin. Hiruna pintxo aukeratu beharko dituzte lehentasunordenaren arabera (lehena, bigarrena eta hirugarrena), eta ibilorria maiatzaren 28a baino lehen entregatu beharko dute edozein establezimendu parte-hartzailetan.
Gainera, errutero osoa zigilatu eta entregatzen duten lehenengo 50 bezeroek Pintxoaren XII. Ibilbidearen amantal bana jasoko dute. Horretarako, Portugaleteko Merkataritza Bulego Teknikora (La Canilla eraikina, 2. solairua) joan ahal izango dira, behin ibilorria beteta, ekainaren 2ra arte, 9:00etatik 14:00etara.
Guztiz beteriko Ibilorrien artean, sari sorta handi bat zozketatuko da: Rialia Museorako sarrera bikoitz bat, Gidako Ama Birjinaren itsas prozesiorako pasarte bikoitz bat, Pando Aisiaren sparako sarrera bikoitz bat, Profesional eta Merkatari Elkarteko establezimenduetan gastatzeko 25 euroko erosketa-txartel bat, Portubaresekin elkartutako establezimenduetan trukatu beharreko 25 euroko ostalaritza-bale bat, 1,5 litroko Pata Negra Crianza botilloi bat, Pata Negra Fauna hiru botilako kutxatila bat, 1,5 litroko botilatxo bat Crianza Rioja Fuente Picas, Kiskale garagardoaren sixpack bat, Verballenas enpresaren eskutik irteera batean plaza bat (baleak, izurpeak eta itsas hegaztiak ikusteko) eta bidezko merkataritzako produktu-sorta bat.
Zozketa ekainaren 9an egingo da Portugaleteko Udaleko Merkataritza Bulego Teknikoan. Bezero irabazleen zerrenda ekainaren 12an argitaratuko da Portugaleteko Udalaren webgunean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Hasta 17 millones para que los bizkaibuses circulen hasta medianoche
-
Basauri abrirá un nuevo Centro para Mayores dirigido a la población de Ariz-Urbi
-
Bizkaibus reforzará los servicios en las comarcas y descongestionará Bilbao
-
Un recuerdo de la final de Bilbao: "Para que lo tiren me lo llevo para un amigo"