Urdaibaiko faunaren erakusketa zabaldu dute
Ekoetxea Urdaibaik Urdaibai: izaki bizidunekin bizitza konpartitzen erakusketa inauguratu du aste honetan. Bertan, Artekom –Trantsizio energetiko ekologikorako artea eta komunikazioa– eta Campus Bizia Lab –EHUren programa– kolektiboen hamar obra daude ikusgai. “Lehen sektorearen egoerari buruzko hausnarketa-proposamena da erakusketa hau”, mostraren arduradunek nabarmendu dutenez.
“Nekazaritza-ekoizpenaren balioa berreskuratzea, landa-eremua eta ekonomia zirkularra birbalorizatzea” du helburu erakusketak, “kontsumo- eta ekoizpen-eredu iraunkorragoak ezarriz”. Premisa horiekin, Josu Rekalde, Nerea Legarreta, Jose Mari Herrera, Susana Jodra, Mikel Garate, Lidia Rekagorri, Mikel Arce, Pilar Soberón, Jose Angel Lasa eta Isabel Alvarez artista parte-hartzaileek hainbat ikuspegi proposatzen dituzte “artearen praktikaren ikuspegitik, eta bizitzak eta bere aniztasunak Urdaibaiko ingurune naturalarekin duten lotura planteatzen eta zalantzan jartzen dute”. Mostrak irauten duen bitartean, gainera, Busturian Madariaga dorretxean kokatutako Ekoetxea Urdaibaiko bisitariek lau topaketa-saiotan parte hartzeko aukera izango dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
Basque Guardian, el “superhéroe” bilbaino que patrulla las calles: “El mayor problema que tiene Bilbao es la indiferencia”
-
El curioso motivo por el que un popular festival veraniego frecuentado por vizcainos adelanta su celebración
-
Durango celebrará este fin de semana en Landako Gunea un Mercado Medieval
-
Urdaibai renueva su sello europeo y afianza su liderazgo en turismo sostenible