Oso gutxi falta da Otxomaio jaietarako, eta dagoeneko giroa berotzen hasi da. Hala, Urduñako Kuadrillak elkarteak egitarau zabal-zabala prestatu egin du maiatzaren 5etik 14era bitartean ospatuko diren jai berezi hauetarako. Musika, ikuskizunak, bazkariak, mozorroak… denetarik egiteko aukera izango dute Urduñarrek.
Urduñako Kuadrillak elkartearen lana azpimarratu beharra dago aurtengo Otxomaioetan, estreinakoz kuadrrillen arteko jokoak, maiatzaren 6an, eta mozorro desfilea, maiatzaren 14an, antolatu dute. Lehen Urduñan antolatzen ziren kuadrillen ekintzak berreskuratzeko ahaleginari esker, aurten ekintza berriez gozatzeko aukera izango dugu.
Musika eskaintza
Musika eskaintza zabala egondo da maiatzaren 5etik 14ra bitarteko egunetan. Dupla, Esne Beltza,
Akerbeltz, Burbuilak, Gwaya Reggae, Placton Plays Tick eta Orquesta La Resistencia egongo dira Urduñako jaietan, besteak beste. Musika taldeez gain ere hainbat DJ egongo dira gaueko giroa animatzen.
Kontzertuen zerrenda
- Maiatzak 5: Akerbeltz taldea + DJ.
- Maiatzak 6: Dupla, DJ The Show Party + DJ Bihotza Konpartsaren Txosnan.
- Maiatzak 8: Orquesta La Resistencia.
- Maiatzak 7: Burbuilak, Gwaya Reggae, Placton Plays Tick.
- Maitzak 12: Berbena Zutik.
- Maiatzak 13: Esne Beltza + DJ Varro.
Azoka Ekologikoaren VIII. edizioa
Bestalde, apirilaren 29an, Urduñako Foru Plazan tokiko ekoizleak, baserritar ekologikoak eta artisauak izango dira beraien azken ekoizpenak eta lanak aurkezten. Horrekin batera, musika eta animazioa izango ditugu. Aurten, Aurreztemetroa antolatuko dute; norberak energia aurrezteko neurrien inguruan duen ezagutza neurtzeko aukera egongo da, eta hamar galdera jarraian ondo erantzuten dituenak sari bat josoko du. Ferian produktuak erosten dituzten pertsonek bi saskiren zozketan parte hartuko dute. Zozketa 14:30etan izango da, eta sarituak bertan egon beharko du saria momentuan jasotzeko.