Tokiko kultura sustatzearen aldeko apustu batean, Iurretako Udalak 'Zientzi Kalean' izeneko erakusketa udalerrira eramateko erabakia hartu zuen otsailean, eta ekimenak harrera bikaina izan du herritarren aldetik.
Orain, Iurretak oso balorazio positiboarekin itxi du Zientzia Kalean erakusketa ibiltaria. Erakusketa Amilburu Musikarien Plazan egon da otsailaren 7tik 21era. Euskarazko eta gaztelaniazko 11 infografiak osatzen zuten, eguneroko objektuen atzean (ogi-barra batean, mugikorrean, uretan) ezkutatzen den zientzia herritarren aurrean ikusaraztea helburu zutenak.
Denboraldi honetan zehar, Maiztegi eta Orobiogoitia ikastetxeko ikasle taldeek, Durangaldeko Mankomunitateko hirugarren adineko taldeak eta eskualdeko herritar ugarik bisitatu dute erakusketa, eta ikusten duzuen bezala, askotariko publikoetara iritsi dira. Era berean, 2 bisita gidatu egin ditugu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, 250 pertsona inguruk deskargatu dituzte infografiak, eta 120 pertsonak egin dute erakusketa dinamizatzen zuen galdetegia. Parte-hartzaileen % 29k erantzun dute behar bezala, eta horien artean egin da Etartie etxearen produktu freskoen saskiaren zozketa. Laura Castro iurretarra irabazle.
Datu horiek eskuan, Laura Castro irabazlea zoriontzea besterik ez zaigu geratzen, eskerrak eman nahi dizkiogu EHUko Kultura Zientifikoko Katedrari, bere ezagutza gurekin partekatzeko aukera eman digulako, eta, nola ez, modu batera edo bestera erakusketa honetaz gozatzera hurbildu diren guztiei, esperientzia beste batzuetan errepikatzea espero dugu.